'Hirekin mundura lelopean', euskerea, ikastolak eta Mikel Laboa bat eginik Donostian
2009-09-28 11:54 Euskerea berbagai'Hirekin mundura lelopean', urriaren 4an Donostian ospatuko da Kilometroak'09, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Zurriola ikastoleak eta Barandiaran Lizeoak sei kilometro eta erdiko ibilbidea, sei gune eta egitaraua potoloa antolatu ditue.
'Hirekin mundura lelopean', urriaren 4an Donostian ospatuko da Kilometroak'09, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Zurriola ikastoleak eta Barandiaran Lizeoak sei kilometro eta erdiko ibilbidea, sei gune eta egitaraua potoloa antolatu ditue. 'Aurten, gainera, Iruratik Donostiara bidean Mikel Laboa joan egin jaku eta, beraz, Mikel gure artean izateko keinua izango da', adierazo dau Igor Elortza Kilometroetako koordinatzaileak. Laboaren omenez, 12:30ean Zurriola ikastolatik Kursaalera bitartean, urian zehar oinez, guneetan bazkaltzen edota hondartzan egongo diran milaka lagunen ahotsak entzunarazo nahi ditue 'Txoria txori' kantua abesten.
Kilometroak 09 jaiaren aurkezpen ekitaldian izan dira Arantza Manterola (GIEko lehendakaria), Joxe Mari Eizmendi (Zurriola Ikastolako zuzendaria), Josebe Muguruza (KMK09ko koordinatzailea), Igor Elortza (KMK09ko koordinatzailea) eta Renfeko ordezkaria.
Igor Elortzak azaldu dauenez, ibilbideak sei kilometro eta erdi izango ditu eta Urumea ibaiaren ekialdean kokatuko da. Ohiko zerbitzuez gan, izango da barrikuntzarik; lehen, bigarren eta laugarren guneetan 1.500 lagunentzako hiru jantoki egongo diralako. Gainera, pintxoek be eukiko dabe euren lekua Donostian, eta seigarren gunean eskainiko ditue.
Egitarauan, Donostiako Orfeoia, Zeren Zai, Xarma, Kauta, Asgarth, Damba, Trikizio, Ze Esatek, Bertso Sound System, Xabi San Sebastian eta Anje Duhalde eta Triki Ta ke taldeen kontzertuak eta Txirri, Mirri eta Txiribitonen 25. urteurreneko ekitaldi berezia azpimarra daitekez.
Beste alde batetik, urriaren 4an Donostiara hurrerratzeko garraio publikoa erabilteko deia egin dabe antolatzaileek. Horretarako, autobus zein tren zerbitzu bereziak jarriko ditue. Brinkola eta Irun lotzen dituan linean, Tolosatik eta Irundik goizeko 10:00etatik eguerdira arte, trenak hamabost minutuz behin izango dira. Donostiara heldukeran, Ategorrietako geltokian bajatutea gomendatzen dabe. Bertan egongo da ibilbideko sarrera nagusietako bat. Etxera itzultzeko, barriz, jente pilaketak ebitetako, Norteko geltokia erabilteko eskatu dabe. Euskotrenek be zerbitzuak ugarituko ditu: Zumaiatik Donostiara 30 minuturo, eta Irundik Donostiara 15 minuturo egongo dira.
Aurten, Zurriola ikastolea da jaiaren antolatzailea. 1968an sortu eben ikastolea eta egun, leku falteagaitik Batxillergoa eta Goi Mailako Heziketa zikloak Barandiaran Lizeoan eskaintzen ditue. 2008. urtean egin eben bat Zurriola ikastoleak eta Barandiaran lizeoak, eta proiektuari jarraipena emotea da helburu nagusia; proiektu osoa eta integrala eskaintzeko helburuagaz, bi ikastolak batu eta zerbitzua Gros auzora eroatea da asmoa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!