Tim Robbins-ek zuzendutako '1984' antzezlanagaz ekingo deutso Arriaga Antzokiak 2009-2010 programazinoari

Bizkaie! 2009-09-29 11:03   Kulturea

Arriaga Antzokiko antzerki-programazinoari urriaren 6an eta 7an ekingo jako '1984' antzerki lanagaz; izen bereko George Orwell, idazlearen eleberri hausle eta mitikoan oinarrituta dago. Tim Robbins aktore ezaguna da '1984' muntaiaren zuzendaria, baita Los Angelesko Actors Gang antzerki-konpainiako zuzendari artistikoa be orain dala 22 urtetik.

Arriaga Antzokiko antzerki-programazinoari urriaren 6an eta 7an ekingo jako '1984' antzerki lanagaz; izen bereko George Orwell, idazlearen eleberri hausle eta mitikoan oinarrituta dago.

Tim Robbins aktore ezaguna da '1984' muntaiaren zuzendaria, baita Los Angelesko Actors Gang antzerki-konpainiako zuzendari artistikoa be orain dala 22 urtetik. Estadu Batuetan arrakasta handia lortu ondoren, Bilboko Arriaga Antzokian jendeak obra horren esentziaz gozetako aukerea izango dau. Ingelesez antzeztuko da, azpitituluak gaztelaniaz dituala.

'1984' Tim Robbins-en azken antzerki-proiektua da, gizadiari eta bere pentsetako eta jokatzeko moduari buruzko alegoria politiko aparta, beti modan dagoana. Haren zuzendaritzapean, sei aktore ibiliko dira eszenatokian Anaia Handiak gidatutako mundu zapaltzailea birsortzen: Cameron Dye (Winston) eta Keythe Farley (O’ Brien), Nathan Kornelis (Jaira joandako lehena), Kaili Hollister (Julia, jaira joandako bigarrena), V. J. Foster (Syme, jaira joandako hirugarrena, Steven M. Porter-egaz (Parsons, jaira joandako laugarrena) batera. Tim Robbins-ek eta bere The Actors' Gang taldeak aurkezten daben bertsino barria Michael Gene Sullivan-ena da. Sullivan San Frantziskoko Mimo Taldearen idazle nagusia da, Tony saria irabazitakoa. Konpainia honetan hogei produkzino baino gehiagotan lan egin eta interpretau eta zuzendu ditu.


Tim Robbins

Tim Robbins-ek aktoreak 1972an egin eban debuta New York Uri Barrirako Antzokian eta telebistan. UCLA unibersidadean graduau ondoren, profesional moduan St. Elsewhere telebistako obran egin eban debuta 1982an eta The Actors´ Gang taldea sortu eban; Los Angelesko antzerki-talde hori, antzerki originala eta zirikatzailea produzidutera dedikatua, oso txalotua eta errespetatua izan da.

Tim Robbins The Actors’ Gang konpainiaren zuzendari artistikoa da; konpainia 1982an sortu zan, eta, 85 produkzinotik gora eginda izateaz gan, 100 sari baino gehiago lortu ditu. The Actor´s Gang-eko produkznio-koordinatzaile Mia Torres-en berbetan, 'Artisten sormenerako gaitasuna gizarteak suntsipenerako dauen gaitasunaren parekoa izan behar da'.

Dramagile moduan, Tim Robbins-ek 7 lan idatzi ditu, eta Los Ángeles, New York, Chicago eta Edinburgoko Jaialdian produzidu dira. Orain gitxi 'Embedded' lana idatzi eta zuzendu dau, eta The Actors’ Gang taldeak honako leku honeetan antzeztu dau: Los Ángelesko Gang antzokian, New York-eko The Public Theatre antzokian, Londongo Riverside Studios-en eta AEBetako 30 uri baino gehiagotan zehar egindako biran.

'Dead Man Walking'-en gainean egindako moldaketea oraindino antzezten jarraitzen dabe, orain bi urte sortu baeben be, eta Estadu Batuetako 60 unibersidadetako curriculumetan sartua izan da.

1992an, Robbins-ek Robert Altman-en 'The player' filman ikasketa-buru amorala interpretau eban; kritikaren txaloak jaso zituan eta Aktore Onenaren Saria irabazi eban Cannes-eko Jaialdian, baita, Aktore Onenaren (Musikakoa edo Komediakoa) Urrezko Globoa be. Oskarra irabazi barri dau Clint Eastwood-en 'Mystic River' filmean —Sean Penn-egaz batera— eta Michael Winterbottom-en 'Code 46' filman eginiko lanakaitik; biak 2003. urtekoak dira.

Zinemako zuzendari moduan, Robbins-ek 'Cradle Hill Rock' obra idatzi, zuzendu eta produzidu dau eta publikoak zutunik jarrita txalotu eban Cannes-eko Jaialdiaren zabaltze ekitaldian 1999an. Filmak, Orson Welles-ek produzidutako 1930eko Mark Blitzstein-en musikalaren atzean dagoan bizitza errealaren dramaren kronika danak, Bartzelonako Zinema Jaialdiko Zinemako Lorpen Berezien Berrikuspen Batzorde Nazionalaren Saria eta Filmik Onenaren eta Zuzendari Onenaren Saria irabazi zituan.

Robbins New York-en bizi da Susan Sarandon emazteagaz eta eta 3 gazte heldu bihurrien aita da.


'1984' Bilboko Arriaga Antzokian

Egunak: Urriak 6 eta 7, 20:00etan.
Salneurriak: 5,60 eurotik 20 eurora.
Salmentea: Arriaga Antzokiko leihatilak, www.teatroarriaga.com, 944 310310 telefonoa eta BBKren orotariko kutxazainak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu