Rammstein taldeak zemendiaren 14an BECeko Bizkaia Arenan eskainiko dauen kontzerturako sarrerak agortu dira

Bizkaie! 2009-09-28 18:37   Musikea

Rammsteinek urriaren 16an kaleratuko dau 'Liebe ist für alle da' izenburuko disko barria, taldearen ibilbideko zortzigarrena, baina aurretik 'Pussy' aurrerapen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu, polemika handia sortuz, sexu esplizituko irudiak erakusten ditualako bideoklipak.

Rammstein talde alemanak zemendiaren 14an Barakaldoko BEC erakustazokako Bizkaia Arena pabiloian eskainiko dauen kontzerturako sarrera guztiak agortu dirala jakinarazo dau gaur Get In kontzertuaren antolakuntzaz arduratu dan enpreseak.

Talde alemanak urriaren 16an kaleratuko dau 'Liebe ist für alle da' izenburuko disko barria, taldearen ibilbideko zortzigarrena, baina aurretik 'Pussy' aurrerapen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu, polemika handia sortuz, sexu esplizituko irudiak erakusten ditualako bideoklipak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu