Rosendo eta Barricada ‘Otra noche sin dormir’ biran
2008-02-20 13:38 Musikea‘Otra noche sin dormir’ birearen barruan, apirilaren 4an, Donostiako Anoetako Belodromoan lehenengo kontzertua emon ostean, maiatzaren 9an Bilbon joko dabe, Casillan, eta, bagilaren 28an, barriz, Iruñeako Anaitasuna aretoan.
Abian da ‘Zirkuitoa’, Euskadiko arte eszenikoen arloko zirkuitu amateur bakarra
2008-02-20 11:12 KultureaZirkuitoak, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antzerki-talde amateurren jarduerea sustatzeko antolatzen dauen ekimenak bultzada sendoa izango dau zezeilaren 21ean hasiko dan zortzigarren edizinoan.
Euskera eta euskal kulturearen lehenengo ikastaroak eskainiko dira Argentinako bi unibersidadetan
2008-02-20 10:51 Euskaldunak munduanArgentinako lehenengoak diran bi barri honeekaz, dagoeneko 13 herrialdetako 26 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaro honeek.
Eusko Jaurlaritzeak eta Kolonbiako Gobernuak loturak estutuko ditue hizkuntzearen alorrean
2008-02-19 18:32 Euskaldunak munduanAkordioa zezeilean zehar izenpetuko da, Paula Marcela Moreno Kolonbiako Kultura ministroak Euskadira egingo dauen bisitaldiaren barruan.
Microsoftek ez ete dauka mugarik?
2008-02-19 18:04Handikeria, harrokeria eta handinahia mugarik bakoak dira eta asko daukanak gehiago nahi izaten dauela gauza jakina da. Internet munduan be bardin pasetan da. Microsoftek Yahoo! erosteko egindako 30.000 miloe euroko eskaintzeak zaparrada handia eragin dau.
Eusko Jaurlaritzeak 460.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Euskerearen Erakunde Publikoari
2008-02-19 17:42 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak baimena emon deutso Kultura Sailari Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoagaz indarrean dauen euskerea bultzatzeko alkarlan-hitzarmenari 2008. urteari jagokon jarraipena emoteko.
‘Xabier Landaburu: bizitza osoa euskal herriaren kausarentzat’ erakusketea Gasteizen
2008-02-19 14:35Xabier Landaburu Fernández de Betoño beste adibide bat da, euren gaitasun bikainean eta gizarte eta ikasketa prestakuntzan oinarriturik, ongizatezko etorkizuna sakrifikau eta herri bategazko eta gogo-asmo batzuekazko maitasunaren alde burrukatu zan euskaldunen belaunaldi ereduzko haretan.
Astegoienean hasiko da 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketea
2008-02-19 11:51 BertsolaritzeaArabako lurraldean eta esparru desbardinetan bertsolaritzea sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Arabako Txapelketearen helburu nagusiak.
Getxoko Kultur Etxeak urteko kultur egitaraua aurkeztu dau
2008-02-19 10:51Egitarau finkoan aldaketa batzuk izan dira, berbarako, orain arte udagoienetan egin izan diran kontzertuak udabarrietan egingo dira, 'Udabarriko Kontzertuak' izenburupean. Aurten, martian izango da zikloa.
Ana Maria Moix eta Luisa Etxenike izango dira ‘Eztabaidak literatureagaz’ ekimenaren hurrengo protagonistak
2008-02-18 18:35 Kulturea‘Eztabaidak literatureagaz’ ekimenaren bigarren saioa egingo da zezeilaren 19an, Ana Maria Moix eta Luisa Etxenike idazleakaz. ‘Emakumea izan eta idaztea’ gaia jorratuko dabe bi idazleek alkarrizketa baten bidez, Pili Kaltzada kazetari eta poemagileak zuzendurik. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrieta Liburutegiko areto nagusian.
‘Rolling Rolak’ ekimena abiarazo dabe Nontzeberri kultur webguneak eta Pripublikarrak kolektiboak
2008-02-18 17:36Pripublikarrak kolektiboak eta Nontzeberri kultur webguneak ‘Rolling Rolak’ izeneko ekimena jarri dabe abian, asmetan diran eta ezarriak izan diran rolei buruzko gogoetea egiteko asmoz.
Bertsolari gazteak eta euren eskualdeak, nor baino nor BBK sariketan
2008-02-18 14:49 BertsolaritzeaGazteei jentaurrean kantetako eta euren bertsolari-nortasuna garatzeko aukerea emoteko helburuagaz, Bertsolari Gazteen XVI. BBK Sariketea aurkeztu dabe. Gaztetxuenentzat, aukera parebakoa taula ganera lehenengoz igoteko. Ez horren gaztetxuentzat, euren nortasuna sendotzeko bertsolaritzearen munduan.
'Antxinako Berriz: bizimodua eta ohiturak'
2008-02-18 13:17Herriko bizimodu tradizionala eta berriztarren herri-jakituriaren ezaugarriak batu, jagon eta, ahal dan ginoan, ostekoen artean iraunarazo eta zabaltzeko, lehenagokoak eta gerokoak, bitzuk, altxor horren jaube eta jagole izan daitezan burutu da lanau.
Gernika-Lumoko toponimia mapearen 5.000 ale argitaratu ditu Udalak
2008-02-18 10:42 Euskerea berbagaiGernika-Lumoko Udaleko Euskera Sailak 376 izen -uri toponimiako 116 eta landa eta baserrietako 260- batzen dituan toponimia mapearen 5.000 ale kaleratu ditu.
'Ei Gazte!' diseinu lehiaketea antolatu dau Eusko Ikaskuntzak
2008-02-18 10:40Euskal Herrian edo diasporako herrialdeetan bizi diran 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako ekimenean, erakundeko Gazteria Sailaren irudi adierazgarria diseinau beharko dabe parte hartzaileek.
Euskal Herriko 1.517 erakunde dira Kontseiluaren Bai Euskarari Ziurtagiriaren parte
2008-02-18 10:16 Euskerea berbagai‘Igazko datuek begi-bistan itxi dabe Bai Euskarari Ziurtagiriagazko fideltasuna oso handia dala, izan be, erakundeen % 92 inguruk barriztatzen dau urtez urte’, adierazo dau Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Alkarteko zuzendariak.
Zoritxarrez, beste hondamendi ekologiko bat; oraingoan New Flame, Gibraltarren
2008-02-18 10:11 Begi betegarriInterneten erabilereak gora egin eban igaz
2008-02-15 15:33Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 14 urte baino gehiagoko Interneten erabiltzaileak 873.200 izan ziran 2007. urtean, hau da, adin horretako EAE osoko % 47,4. 2006aren aldean % 13,9ko hazkundea izan da, Estatistikearen Euskal Erakundeak (Eustat) jakinarazo dauenez.
REM eta Lenny Kravitz be Bilbao BBK Live jaialdian izango dira
2008-02-15 15:01 MusikeaAntolatzaileek pasa dan abenduaren 20an jarri zituen salgai hiru egunetarako 2000 bonoak 130 euroan eta oraindino badago sarrerak eskuratzerik.
XVI. BBK Sariketea Itxaso Paia eta Ander Elortegigaz
2008-02-15 14:14 BertsolaritzeaBertsolari Gazteen XVI. BBK Sariketeari eskerrak, gaztetxuenek ia lehenengoz tabladu ganera igoteko aukerea izango dabe eta edadean aurrerantza doazenek, barriz, saiook Bizkaiko Txapelketa Nagusia preparetako hartuko ditue.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...