Jaurlaritzeak munduko euskal etxe danak batuko dituan webgunea sortuko dau

Bizkaie! 2008-08-07 14:27   Euskaldunak munduan

EuskalEtxeak.net webgune barrian, euskal etxe bakoitzak bere atala izango dau eta antolatzen dituen ekimen guztien barri emateko aukerea izango dabe, baita irudiak jarteko be.

Eusko Jaurlaritzak urrian zabaldu gura dauen EuskalEtxeak.net webgunerako laguntzinoa eskatu deutse munduko euskal etxeei eta federazinoei.

Webgune barrian, euskal etxe bakoitzak bere atala izango dau eta antolatzen dituen ekimen guztien barri emateko aukerea izango dabe, baita irudiak jarteko be.

Bestalde, euskal etxe bakotxaren historia laburra be azalduko dabe, irudi eta testu bidez.

Webgunearen arduradunek jakitera emon dabenez, 2011. urterako mundu osoko euskal etxe eta komunidadeetako 50.000 argazki batzeko asmoa dabe. Argazki Artxiboa osatzeko proiektu hau Oroimen Historikoa Berreskuratzeko egitasmo orokorraren barruan dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu