Bunburyk Donostian joko dau zemendiaren 7an
2008-08-08 11:10 MusikeaDatorren urriaren 7an kaleratuko dauen 'Hellville de Luxe' izenburuko disko barria aurkezteko birearen barruan dago Donostiako kontzertua. Birea bere jaioterrian hasiko dau irailaren 6an.
Bunbury musikari zaragozarrak kontzertua eskainiko dau zemendiaren 9an Donostian, datorren urriaren 7an kaleratuko dauen 'Hellville de Luxe' izenburuko disko barria aurkezteko birearen barruan. Birea bere jaioterrian hasiko dau irailaren 6an.
'Hellville de Luxe' izena Puerto de Santa Maria bere egungo bizitokian dauen etxe-estudioaren izenetik dator. Lan horregaz barriro bueltauko da Bunbury bakarkako ibilbidera, orain dala lau urte kaleratu egan 'El viaje a ninguna parte' diskoaren ondoren.
Diskoaren aurkezpen birarako honako musikariak batu ditu: Alvaro Suite (gitarrea); Jordi Mena (gitarrea); Robert Castellanos (bajua); Jorge 'Rebe' Rebenaque (tekladuak); Ramon Gacias (bateria eta perkusinoa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!