Ardaoetan usainak sortzeko teknika barria
2008-08-08 12:42 Jan edanakArdaoaren legamiaren eraldaketa genetikoaren bidez, CSICko (Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Gorena) ikerlari talde batek edari alkoholikoen usaina hobetzea lortu dau. Ikerketa hori 'Metabolic Engineering' izeneko aldizkarian argitaratu dabe.
Ardaoaren legamiaren eraldaketa genetikoaren bidez, CSICko (Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Gorena) ikerlari talde batek edari alkoholikoen usaina hobetzea lortu dau.
Ikerketa hori 'Metabolic Engineering' izeneko aldizkarian argitaratu dabe. IATAN edo Ikerketa zientifikotarako goi mailako zentroko Agrokimika eta Elikagaien teknologiarako institutoan esandakoaren arabera, Saccharomyces cerevisae ardao legamiaren eraldaketatik abiatuta, monoterpenoen kantidadea gehitu egiten da eta, horreek, fruta eta lore usain ezaugarriak gehitzen deutsie ardaoari.
Ikerlariek dinoe, ganera, monoterpenoen sintesia landareetan zabalduta dagoala eta azken urteotan gen horreen produkzinoak nabarmen egin dauela gora.
Prozesuaren hobekuntza Clarkia breweri landarearen LIS izeneko gena ardaoaren S. cerevisae legamian sartu danetik dator. Gen horrek Linalol sintasa entzimea kodifiketan dau eta entzima hori linalolaren sintesi erreakzinoaren sortzailea da, hau da, zenbait ardotan gehien agertzen dan monoterpenoa.
Eraldatutako legamia, era horretan, gai da barriro linalola sortzeko. Proiektu honetako Margarita Orejas ikerlariak azaldu dauenaren arabera, ardaogintzarako erabilten diran mahats landare batzuek, terpeno gitxi izateagaitik, profil usaintsu neutroegia dabe. Eraldaketeari esker, bariedade honetako ardoen usainak indartu daitekez, izan ere, ardaoaren kalidadea neurtzerakoan, usaina ezaugarri oso garrantzitsua da.
Beste edari batzukaz be erabil daiteke metodo hori, cava, garagardaoa edota sagardaoa, besteak beste.
Parellada bariedadeagaz eginiko muztioagaz lortutako ardaoen usainen osogaiak gasen kromatografiaren teknikearen bidez aztertu ziran eta ikusi zan linalol maileak gora egin ebala, hau da, usaimenak ia ez igartetik, ederto igartera. Ikertzaileek dinoe azukera kontsumoa, etanolaren produkzinoa eta hazkunde tasea eraldatu bako legamian dagozanak dirala.
Orain arte usainak gehitzeko teknikak entzimen erabileran oinarritu izan dira. Baina prozesu honen bidez, berez monoterpeno ugari daben mahats bariedadeakaz baino ez zan lortzen usaimen ezaugarriak gehitzea, moskatelakaz berbarako.
Aurkikuntza honen bidez azidoa erabili beharrean entzimak erabiltea proposatzen da, hau da, hartzidureaz legamia arduratzea eta bera sintetizetea monoterpenoak.
Horrezaz ganera, metodo honegaz legamiak 'kartara' diseinatu ahal izango dira eta, holan, muztio beretik ardao desbardinak egin ahal izango dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!