Gernikako Gaudeamus koralak urrezko domina bi lortu ditu V. Koru Olinpiadetan

Bizkaie! 2008-08-08 15:44   Musikea
Grazeko (Austria) V. Koru Olinpiadetan urrezko domina bi eta zilarrezko bat lortu dituen umeak harrerea jaso dabe Gernika-Lumoko udaletxean.

Orain, koru gernikarreko umeek ondo merezidutako oporrak hartuko ditue eta irailean barriro hasiko dira datorren denporaldiko programea preparetan.

Europa mailan punta-puntan dagoan Gernikako Gaudeamus umeen abesbatzearen denporaldi arrakastatsuari amaierea emoteko, koralak harrerea jaso dau Gernika-Lumoko udaletxean.

Grazeko (Austria) V. Koru Olinpiadetan urrezko domina bi eta zilarrezko bat lortu dituen umeak Gernikako udaletxean egon dira Jose Mari Gorroño alkateagaz eta Ekain Ormaetxea Kultura zinegotziagaz.

Gorroñok ekitaldian esan dauenez, 'gitxi da egiten dogun guztia, ze ume honeek Gernikako izena eroaten dabe mundu guztian zehar. Horrezaz ganera, ikusten ez dan behar kementsu eta nekaezina azaltzen dabe ume honeek'.

Orain, koru gernikarreko umeek ondo merezidutako oporrak hartuko ditue eta irailean barriro hasiko dira datorren denporaldiko programea preparetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu