Leonardo Di Capriok produzidutako 'The 11th hour' dokumentala eskainiko dabe EHUn, Leioan
2009-09-29 14:24 BarriakLeonardo Di Caprio aktore estadubatuarrak produzidu eta iruzkinduriko 'The 11th hour' dokumentala eskainiko dau urriaren 7an Euskal Herriko Unibersidadeko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak, Leioako campuseko Paraninfoan. 95 minutuko dokumental honetan, Lurreko bizitza sistemak dituan arazo larriak eta berotze globalaren ondorioak azaltzen dira.
Leonardo Di Caprio aktore estadubatuarrak produzidu eta iruzkinduriko 'The 11th hour' dokumentala eskainiko dau urriaren 7an Euskal Herriko Unibersidadeko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak, Leioako campuseko Paraninfoan. 95 minutuko dokumental honetan, Lurreko bizitza sistemak dituan arazo larriak eta berotze globalaren ondorioak azaltzen dira.
'The 11th hour' filmak egungo ingurumenaren egoerea kontetan dau, hondamendi naturalen irudiak tartekatuta, berbarako Katrina urakanarenak, eta egoera horretara zelan ailegau garan argitzen dau. Horrezaz ganera, hondamendiak gehiago ez izateko gizakiek zelan jokatu beharko leukien be azaltzen dau.
'The 11th hour' dokumentalaren emonaldia Tierra eta Biodiversidad fundazinoek antolatutako kanpainearen ekimen bat da. Doban ikus daiteke urriaren 7an, 11:45ean, Zientzia eta Teknologia Fakultadeko paraninfoan.
Film honek ikastegiaren lehenengo lauhilekoko 'Asteazken kulturalak' egitasmoan antolatutako ekitaldien denporaldiari emongo deutso hasierea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!