Leioako Kantika Koralak Goriziako Abesbatzen Nazinoarteko Sariketan parte hartuko dau datorren astean
2008-07-10 17:50 Euskaldunak munduanKantika Korala lehiaketa italiarrean parte hartuko dauen Estaduko zein Euskal Herriko abesbatza bakarra izango da, eta hiru kategorietan parte hartuko dau, egitarau aberats bategaz eta garai zein estilo desbardinetako euskal obrakaz.
Leioako Udal Musika Eskolako Kantika Korala, Basilio Astulezen zuzendaritzapean, Goriziako (Italia) Abesbatzen Nazinoarteko Sariketan izango da datorren astean, C.A. Seguizzi lehiaketearen 47. edizinoan parte hartzeko aukeratua izan ondoren, Leioako Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.
Lehiaketa hau munduko sei txapelketa nagusienen artean dago kokatuta eta Kantu Koralaren Europako Sari Nagusirako balioko dau. Gaurtik datorren astelehenera arte iraungo dauen txapelketa hau Italiako Gorizian ospatuko da, Italia eta Eslovenia artean kokatuta dagoan herrian, eta mundu osoko 20 abesbatzek hartuko dabe parte, besteak beste, japoniarrak, estadubatuarrak, turkiarrak, greziarrak, italiarrak edota suediarrak.
Kantika Korala lehiaketa italiarrean parte hartuko dauen Estaduko zein Euskal Herriko abesbatza bakarra izango da, eta hiru kategorietan parte hartuko dau, egitarau aberats bategaz eta garai zein estilo desbardinetako euskal obrakaz.
Danetara, 54 abeslarik osotzen dabe Kantika, danak 10 eta 20 urte bitartekoak. Lehiaketa honetaz gan, abesbatza leioarrak, bidaia aprobetxatuz, beste kontzertu bi emongo ditu, bata Italiako Pravisdomini herrian eta bestea Esloveniako Postjnanen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!