Euskal Jaia Gernika-Lumon

Bizkaie! 2008-07-10 10:30

Garagarrilaren 19an, zapatuan, euskal dantzak, musikea, trikitixa soinuak, gaitak, pailazoak, kaleko ekitaldiak taloak eta bi sagardao-kupela erraldoi izango dira protagonista lehen Euskal Jai gernikarran.

Garagarrilaren 19an, zapatuan, euskal dantzak, trikitixa soinuak, gaitak, pailazoak, kaleko ekitaldiak taloak eta bi sagardao-kupela erraldoi izango dira protagonista lehen Euskal Jai gernikarran. 'Holako jaia behar genduan Gernikan, Euskadin erreferentea izango dan jaia' esan dau Gernika-Lumoko Alkateak, Jose Maria Gorroño jn.ak.

Euskal Jaia garaagrrilaren 19an, zapatuan, izango da eta Pasealekuan eta San Juan Ibarra plazetan egingo dira ekitaldi gehienak. Jai giroagaz bat eginaz, Jesus Maria Alberdi, Gernika-lumoko jai arloko zinegotziak, jaietarako zapiak aurkeztu ditu eta zapi honeek alaitasunaren ikono izango dirala adierazo dau.


Egitaraua

KALEZ KALE:

10:00-13:00
- Dultzaineroak (Bilboko Gaiteroak).
- Albokak (Ibaizabaleko Albokariak).
- Txistulariak (Santutxukoak).
- Trikitilariak (Triki Leku).

11:00-14:00 eta 18:00-21:00: Txarangak.
11:00 Txalapartariak (Galdakaoko Txalapartariak).
Ttunturru talde bi (Zanpanzarrak) Kalez kale.


PASEALEKUKO PLAZAN:

10:00 Irteera: dultzaineroak, txistulariak, albokak
11:00 Irteera: txarangak, (Sugarri-Ardoa Barrura-Sama Siku eta Txulalai) eta ttuntturruak.
11:00-11:40 Dantzariak 1.go taldea (Portugalete).
12:00-12:45 Herri Kirolak (Ugaitz eta Araitz - Fausto Mugerza - Iñaki eta Inaxio Perurena - Miren Urkiola - Urdax -10 urte-).
12:45-13:00 Gizonezkoen abesbatza 1.go saioa.
13:00-13:40 Dantzariak 2.taldea (Elai Alai).
17:00 Irteera: txarangak eta ttuntturruak.
17:30-18:30 Txanogorritxu Rock (Umeentzako berbenea).
18:30-19:15 Gaztelupe Gizonezko Abesbatza 2. saioa.
20:00 Kantaldia: NIKO ETXART + GORKA KNÖRR+ ERRAMUN MARTIKORENA + MIKEL MARKEZ


SAN JUAN PLAZAN:

10:30-12:30 Euskal Tailerrak (Umeentzako).
Kantauri arrantzaleak.
Ume herri kirolak.
Baserri jokoak.

12:30-13:30 Euskal pailazoak.
Poxpolo, Mokolo eta konpainia.
18:00 Txarangak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu