‘Eguzkia osasuna da... minbizia ez’, azaleko minbiziaren kontrako kanpainea

Bizkaie! 2008-07-11 11:35

Eguzkia osasunerako garrantzitsua eta beharrezkoa da, taiuz eta neurriz hartzen danean. Baina eguzki izpien azpian luzaroan egon ezkero, erretako eta gaixotasun larriak izateko arriskua dago.

Espainiako Minbiziaren Kontrako Alkarteak, azaleko minbiziaren kontrako kanpainea antolatu dau beste urte batez, 'Eguzkia osasuna da, minbizia ez' izenburupean. Ezagutza-kanpainea garagarrilaren 6an egin zan Bizkaian, Sopelanako Arrietarako hondartzan. Herritarren artean, eguzkiaren izpietatik babestu beharra zabaltzea da ekimenaren helburu nagusia.

Eguzkia osasunerako garrantzitsua eta beharrezkoa da, taiuz eta neurriz hartzen danean. Baina eguzki izpien azpian luzaroan egon ezkero, erretako eta gaixotasun larriak izateko arriskua dago. Horregaitik ondoko gomendioei jaramon egitea komenidu da eguzkitan jarri aurretik:

- Eguerdiko orduetan ez jarri eguzkitan (Eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 16:00retara).

- Babes fisikoak erabili: eguzkitakoak, txapelak, kamisetak...

- Nahikoa babes daben azaleko kremak jarri, etxetik urten baino ordu erdi lehenago, bainau ondoren beti eta bi orduro.

- Izpi ultrabioletak filtretako gai diran eguzkitako betaurrekoak erabili.

- Eguna lainotuta egon arren, eguzkia dagoanean bezela babestu.

- Nahikoa ur edan, deshidratazino arazoei aurre egiteko.

- Uva izpiakaz eta azala baltzituteko kremakaz ez dago babesik eta azalerako kaltegarriak dira. Ume eta gaztetxoek ez erabiltea gomendatzen da.

- Azalean zauri barriak dozuzala ikusten basozu, zoaz zure medikuarengana, bai eta lehendik zeneuzkan orbanetan aldaketak atzemoten badozuz be.

- Umeakaz kontu handia izan behar da: eguzki izpiak mesedegarriak dira, baina 3 urterarte ez da komenidu eguzkitan eukitea. Ume haziagoek eta nerabeek aurrez azaldutako gomendioak jarraitu beharko leukiez. Euren azala behar bezala zaintzen erakustea gurasoen ardurea da.

Informazino gehiago: www.todocancer.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu