38 egun Aste Nagusia Esperientzia biziteko
2008-07-10 15:50Aurten Aste Nagusiaren 30. urteurrena da eta urtebetetze honetan Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak eta Jaietako Batzordeak Aste Nagusia Esperientzia kontzeptua luzatu nahi deutse herritarrei.

Hilebete pasatxo falta da Aste Nagusia asteko eta jaion aurkezpena gaur egin dabe Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak eta Jaietako Batzordeak. Hirurehun ekitaldi baino gehiago programau ditue, gehienak dobakoak. Aurrekontua 3'5 miloe eurokoa da. Bederatzi egunetan zehar luzatzen da Aste Nagusia eta antolatzaileen esanetan, ohiko ekitaldiez gan, esperientzia bat da, bizipen bat.
Aurten Aste Nagusiaren 30. urteurrena da eta urtebetetze honetan Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak eta Jaietako Batzordeak Aste Nagusia Esperientzia kontzeptua luzatu nahi deutse herritarrei. Ez zeozer barria asmau gura dabelako. Helburua lehen aiatutako hori guztia transmitiduteko modua plazaratzea da: Bilboko Jaiak, Aste Nagusia, programa ofizialetik eta ekimen pribatutik harantzago zabaltzen dirala. Aste Nagusiaren formatuak eta Aste Nagusiaz gozetako aukera desbardinek bakotxak bere Aste Nagusia Esperientzia izatea ahalbidetzen dabe.
Programazinoa
Txupinereak abuztuaren 16an, zapatuan, arratsaldeko 19:00retan jaurtiko dauen bolandereak emongo deutso hasierea Bilboko Aste Nagusiari.
Jai giroko bederatzi egunetan, Travis, Seydu, Amaral, Hombres G, Manu Dibango, El Mentón de Fogarty, Barricada, Basque Dub Foundation, Carlos Baute, El Consorcio, The Teenagers, Rosario, el Barrio, Amparanoia, Siniestro Total, Kenzazpi, Oskorri, Mikel Urdangarin, su artifizialak, kale eta umore antzerkia, bertoko pop rock kontzertuak Bailen kalean, Bilboko Musika Banda, bilbainadak, bertso-saioak, herri kirolak, antzerkia, Txikigunea… dira zain dagozan 350 jai hitzorduetako batzuk.
Bi aldaketa eszenatokietan
2008ko Aste Nagusiak aldaketa gitxi dakarz jardueren eszenatokiei jagokenez. Aldaketa bi bakarrik nabarmendu daitekez: bertoko pop rock kontzertuak Bailen kalean kokatuko dira, FEVE geltokiaren parean; eta umeentzako antzerkia, barriz, Gas Plazan egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!