Bilboko Arte Eder Museoko Zinematekak David Cronenberg zinemagilearen filmografia osoa eskainiko dau

Bizkaie! 2008-07-09 17:13   Barriak

Bilboko Arte Eder Museoko Zinematekak David Cronenberg zinemagile kanadarraren pelikula guztiak eta hemen inoiz ikusi ez diran bere telebistarako lanak batuko dituan ziklo bat eskainiko dau garagarrilaren 10etik abuztuaren 30era bitartean.

Pelikulak eguenetan, barikuetan eta zapatuetan ikusi ahal izango dira, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, eta saio bakotxerako sarrerearen prezioa 3 eurokoa izango da.

Bilboko Arte Eder Museoko Zinemateka 1982ko urtarrilaren 2an sortu zan, zineko klasikoak ikusteko aukerea emongo daben zikloen programazinoaren eta emisinoaren bitartez sorkuntza zinematografikoaren zabalkuntzan laguntzeko helburuagaz.

Urte honeetan guztietan, Zinematekak ziklo ugari programau ditu; batzuetan, zinearen historiako zuzendari eta aktore handien lanaren laburpen monografiko legez, eta, beste batzuetan, sorkuntza zinematografikoaren alderdi tekniko eta tematiko jakin batzuei buruzko azterketa moduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu