Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariak 2007 banatu ditue

Bizkaie! 2007-12-17 16:50   sariak-autortzak

Txomin Agirre eleberri- edo nobela-saria emon barik geratu da. Toribio Altzaga antzerki-saria Pablo Barriok eskuratu dau 'Kontrako bidean' izeneko lanagaz. Felipe Arrese Beitia olerki-saria Karmele Igartuaren 'Hitzak orbainetan' lanarentzat izan da. Azkenik, Mikel Zarate saio-saria Julen Arriolabengoaren 'Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan' lanak irabazi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Postal Literarioak ekimena aurkeztuko dabe Galdakaon

Bizkaie! 2007-12-17 14:18   Kulturea

Galtzagorri alkarteak eta Galdakaoko Udalak alkarlanean antolatu daben Postal Literarioak ekimena aurkeztuko dabe eguaztenean, abenduak 19, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. Postalen testuak Yolanda Arrietak idatzi ditu, ilustrazinoa Aitziber Alonsok egin dau eta maketazinoa Allende Arnaizek.

Hau ete da energia aurreztea?

Oscar Dominguez 2007-12-17 13:12   Begi betegarri

Aitor Mendiluzek irabazi dau Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2007-12-17 10:33   Bertsolaritzea

Beñat Gaztelumendi donostiarra izan da txapelketako ezustea. Hogei urteko gaztea bigarren sailkatu zan. Atzetik, Jon Martin izan zan hirugarren, Jon Maia laugarren, Jexux Mari Irazu bosgarren, Aitor Sarriegi seigarren, Unai Agirre zazpigarren eta Iker Zubeldia zortzigarren.

Bruce Springsteen Donostian zuzenean 2008ko garagarrilaren 15ean

Bizkaie! 2007-12-14 15:57   Musikea

Sarrerak datorren abenduaren 21an, goizeko 10:00etatik aurrera jarriko dira salgai Tick Tack Ticket -en, telefonoz eta baita internet bidez be.

Antolatzaileek azaldu dabenez, sarrerek 75, 71 eta 61 euroko salneurria izango dabe. Gainera, personako gehienez 6 sarrera erosi ahal izango dira.

Elikagaiek eragindako alergiak

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2007-12-14 15:34   Jan edanak

Alergiek gero eta herritar gehiagori eragiten deutsie. Polenari eta giroko hautsari alergia izatea dira hedatuenak. Baina elikagaietan be badagoz substantzia alergenoak. Artikulu honetan, ohikoak diran alergiak azalduko doguz.

Bilboko XXV. Artisautza Feria, abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra

Bizkaie! 2007-12-14 15:00

Danetara, 50 artisau izango dira, gehienak bizkaitarrak (20) baina Andaluziatik, Arabatik, Aragoitik (5), Asturiasetik (2), Kataluiniatik (3), Kantabriatik (2), Gaztela-Mantxatik (4), Gaztela-Leon, Galizia (5), Madriletik, Valentziatik eta Frantziatik (2) be etorriko dira.

Canciones de amor en Lolita´s Club

Joseba Terreros 2007-12-14 11:09   Zinema kritikak

Mafiak, prostituzinoa, indarkeria, drogak, diru zuriketak… eta antzekoak agiri dira oso bizimodu desbardinak dituen anaia bikien istorio honetan. Pelikulea inora ailegetan ez diran zatiez eginda dago, kolore eta bizitasun bako collage txar baten antzera.

'Zine gehiago+Euskera gehiago', euskerazko filmak sustatzeko ekimena

Bizkaie! 2007-12-14 10:25   Barriak

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak 'Zine gehiago+Euskera gehiago' egitasmoa jarri dau martxan, euskerazko filmak DVD euskarrian eta zirkuitu komertzialetan txertatzeko asmoz. Ekimenaren aurkezpena Bilbon egin dabe Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Andoni Ortuzar EiTBko zuzendari nagusiak.

Artelanen prebentzinoa eta kontserbazinoa aztertzeko mintegia Guggenheim-en

Bizkaie! 2007-12-13 17:14

Guggenheim Bilbao Museoak, Espainiako IIC taldeagaz alkarlanean, artelanen prebentzinoa eta kontserbazinoa aztertuko dauen mintegia antolatu dau biharko, abenduak 14, nazioartean oso ezagunak diran adituakaz.

Xabier Azanza izentau dabe Euskerearen Nafar Institutuko zuzendari

Bizkaie! 2007-12-13 17:04   Euskerea berbagai

Orain arte Nafarroako Ikastolen alkarteko burua izan da Azanza. Nafarrako Gobernuko Hezkuntza kontseilariagaz egindako aurkezpenean, indarrean dagoan Euskerearen Legearen esanetara lan egingo dauela esan dau.

Ike Turner blues eta rock izarra hil da

Bizkaie! 2007-12-13 13:30   Musikea

Tina Turner abeslariaren senar ohia eta blues eta rock musikearen aitzindaritzat hartzen dan artistea martitzenean hil zan Kalifornian, 76 urte zituala Thrill Entertainment Group konpainiak jakinarazo dauenez.

Shanghaiko Euskal Etxeko bloga erabilgarri dago

Bizkaie! 2007-12-13 12:08

Urtean zehar antolatu diran hainbat ekimeni buruzko informazinoa topauko dau bisitariak (http://blog.chinaeuskaletxea.info) blogean. Dana dala, danen artean, Txinari buruzko informazinoa eta bizipenak alkarbanatzea da Euskal Etxeko blogaren helburua. Blog-a, web orriaren (www.chinaeuskaletxea.com) gehigarri izatea da asmoa.

Fermin Muguruzaren lan barriak

Gotzon Uribe 2007-12-13 11:41   Musikea

Fermin Muguruzak bere Talka diskoetxearen eskutik lan barri bi plazaratu ditu: 'Irun, Lion, Zion in Dub' eta 'Afro-Basque Fire Brigade - Tour 2007'. Azken horretan, bere azken birako irudiak, liburua eta DVDa jasoten dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ardaoa euskeraz probau gura?

Bizkaie! 2007-12-13 11:35   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herriko hamabi ardandegi esanguratsuren euskerearen egoerea aztertu dau, euren ardao botilen etiketak eta webgunea izan ditu aztergai hain zuzen be.

Igaz baino 9 saltoki gehiago aurten Bilboko Santo Tomas Azokan

Bizkaie! 2007-12-12 18:20

Danetara, 275 stand izango dira Plaza Barrian eta Arenalean

Gabon giroko Santo Tomas Azokan, aurten nasaiago ibiliko dira bisitariak eta saltzaileak, izan be, Arenaleko aparkalekuaren obrak amaituta, igaz baino 5000 metro koadro gehiagotan jarriko ditue salmenta tokiak.

Labayruk eta Jaurlaritzeak lankidetza-hitzarmena barriztau dabe

Bizkaie! 2007-12-12 14:59   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Labayru Ikastegiak 2000. urtetik eben lankidetza-hitzarmena barriztau eta zabaldu dabe gaur goizean Bilbon, euskera sustatu eta bizkaierea normalizetako helburuagaz.

Bizkaiko 39 udalerritako merkataritza-gunek emon dabe izena erakusleihoen lehiaketan

Bizkaie! 2007-12-12 14:46

Bilboko Merkataritza Ganbereak antolatzen dauen Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako 24. edizinoan 664 merkataritza-gunek parte hartu dabe, inoiz baino gehiago.