'Metropolis' film klasikoaren argitaratu bako kopia bat topau dabe Buenos Airesen

Bizkaie! 2008-07-04 11:02   Barriak

Buenos Aireseko Pablo Ducrós Zinemaren Museoak Fritz Langek 1927an filmau eban 'Metropolis' klasikoaren kopia bat topau dau bere artxibategian. Kopia horrek badau berezitasun bat, argitaratu bako irudiak. Klasikoen arteko klasiko hau espresionismo alemanaren harribitxia da eta gizartearen ikuspegi apokaliptikoa emoten dau.

Argitaratu bako eszenak dituan kopiaren aurkikuntzea museoko zuzendari Paula Félix-Didierek egin dau, museoaren artxibategian, bilduma pribadu batean. Hainbat egunkarik argitaratutakoaren arabera, film zatiek 25 minutuko iraupena dabe, gutxi gorabehera, eta Adolfo Z. Wilson banaketa enpresa argentinar baten zuzendariak 1928an Argentinara eroan eban kopia batetik datoz.

Fritz Langen pelikuleak hiru ordutik gorako iraupena eban, baina bere garaian oso diru gitxi batu ebanez, lana laburtu eta ordu bi eskasean geratu zan. 2001ean, Murnau Fundazinoak zintea barriztau eta 147 minutura ailegau zan, zinemateka europarretan topautako materialari esker. Orain, Buenos Airesen topautako materiala 150 minutu ingurukoa dala dinoe, 'horreetatik 25 argitaratu bakoak'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu