Henrike Knörr zanak eta Amelia Baldeonek jasoko dabe Gasteizko Urrezko Domina

Bizkaie! 2008-07-08 11:21

Oraintsu hildako Henrike Knörr euskaltzainak eta Amelia Baldeon Arabako Arkeologia Museoko zuzendariak jasoko dabe aurten Gasteizko Urrezko Domina, Udal gasteiztarreko Bozeramaileen Batzordeak aho batez adostu ondoren.

Era berean, Las Cuatro Torres adinekoen alkarteak eta Urrezko Zeledoien kide batek txupinazioa jaurtitea be erabagi dau Bozeramaileen Batzordeak aho batez, Udal gasteiztarreko iturriek jakinarazo dabenez.

Patxi Lazcoz alkateak egin dau Knörri Urrezko Domina emoteko proposamena; Baldeonena, barriz, EAJk egin dau. Gainera, Andra Mari Zuriaren jaietako txupinazoa jaurtiteko araudia aldatzea be adostu dabe eta, era horretara, urtero, Bozeramaileen Batzordeak erabagiko dau nor izango dan ekitaldian protagonista, ordezkari politiko bat izateari uko eginaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu