'Haizea alde baita' lemapean, 2009ko Herri Urrats logoaren bila
2008-07-07 11:20Datorren urteko maiatzaren 10ean ospatuko da XXVI. Herri Urrats, Seaskako ikastolen aldeko jaia, eta honezkero, antolakuntza lanak hasita dagoz. Urteko leloa aukeratu ondoren, logoa sortzeko ordua da eta horregaitik lehiaketa berezia antolatu dau Seaskak 2009ko logoa asmetako.
Datorren urteko maiatzaren 10ean ospatuko da XXVI. Herri Urrats, Seaskako ikastolen aldeko jaia, eta honezkero, antolakuntza lanak hasita dagoz. Urteko leloa aukeratu ondoren, logoa sortzeko ordua da eta horregaitik lehiaketa berezia antolatu dau Seaskak 2009ko logoa asmetako.
Sorkuntza lanak ondoko baldintza bete behar ditu:
- Honako informazino eta datuak jaso behar ditu nahitaez: Herri Urrats, 2009ko Maiatzaren 10a, Senpere, eta leloa: 'HAIZEA ALDE BAITA'.
- Leloaren adiera kontuan hartu behar dau.
- Euskarri desbardinetan tokia hartzeko egokia izan behar dau: agenda, afitxak, jantziak, txartelak…, eta 1, 2, 3, 4 koloretan argitaratua izateko.
- Informatika fitxategi batean bialdu behar da.
- Logoaren adierazpena.
Herri Urratseko bulegora lanak bialtzeko azken epea:
abuztuaren edo agorrilaren 25a.
Herri Urrats
ZI Pontôts
64100 Baiona
elkartea@herriurrats.com
SARIA : 300 €
Informazino gehiago gura izan ezkero:
elkartea@herriurrats.com
Telefonoz : 00 33 (0) 5 59 52 26 89
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!