Danetara, 500 gaztek baino gehiagok hartuko dabe parte auzolandegietan uda honetan

Bizkaie! 2008-07-04 14:40

Auzolandegien helburu nagusia, toki desbardinetatik heldu eta gizarte-maila desbardinetakoak diran gazteei alkarregaz biziteko eta alkar ezagutzeko aukerea emotea da, aurreretxiak gainditzeko lagungarria dan borondatezko esperientzia bateratu baten bidez.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzeak orain dala 25 urtetik antolatzen dituan Auzolandegiak 2008 egitasmoak 500 gazte baino gehiago mobilizauko ditu uda honetan eta Estaduko zenbait autonomia erkidegoetako eta beste herrialde batzuetako 160 gazte erakarriko ditu.

Egitasmo honetan parte hartuko daben gazte horreetatik, 233 Estaduko autonomia erkidego batzuetara joango dira (autonomia erkidego guztietan eskaini dira plazak), 185 atzerrira joango dira (Alemania, Belgika, Eslovakia, Estonia, Frantzia, Grezia, Britainia Handia, Islandia, Italia, Herbehereak, Serbia, Txekiar Errepublika, Armenia, Kanada, Hego Korea, Mexiko, Costa Rica, Turkia eta Ukrainia) eta 85ek Euskadin egingo diran zazpi auzolandegietan hartuko dabe parte (Arratzu, Iruiñea Veleia, Asparrena, Estibaliz, Bilar, Lekeitio eta Donostia).

Auzolandegien helburu nagusia, toki desbardinetatik heldu eta gizarte-maila desbardinetakoak diran gazteei alkarregaz biziteko eta alkar ezagutzeko aukerea emotea da, aurreretxiak gainditzeko lagungarria dan borondatezko esperientzia bateratu baten bidez.

Gainera, auzolandegiek irauten daben 15 egunetan, gazteek gizartean proiekzinoa dauen eta ingurumenean, alkartasunean, lankidetzan eta beste arlo batzuetan be komunidadeari onurea ekarriko deutson lan bat egiten laguntzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu