Ahmad Jamal eta Erik Truffaz Quartet Baionako Jazzaldian
2008-07-08 11:23 MusikeaIgazko datua (11.000 ikus-entzule) txiki itxi guran, aurten, La Ruee au Jazz Baionako jazzaldiaren antolatzaileek jazza ahalik eta gehien zabaltzeko asmoagaz, eremu gehiagotara zabalduko ditue musika emonaldiak, garagarrilaren 11tik 13ra.
Igazko datua (11.000 ikus-entzule) txiki itxi guran, aurten, La Ruee au Jazz Baionako jazzaldiaren antolatzaileek jazza ahalik eta gehien zabaltzeko asmoagaz, eremu gehiagotara zabalduko ditue musika emonaldiak, garagarrilaren 11tik 13ra. Kontzertuak bi lekutan izango dira: Glaineko Alkarteen etxean, igaz bezala (kontzertuak jesarrita entzuteko), eta Baiona Ttipiko Xaho-Pelletier plazan, orain urte bi bezela (zutunik egoteko, jai giroan).
Seigarren edizino honetan, artista ezagunek parte hartuko dabe. Mina Agossi, ‘Simple Things’ disko barria aurkeztera itzuliko da. Ahmad Jamal piano jotzaile amerikarrak ‘It's Magic’ azken diskoa aurkeztuko dau. Erik Truffaz Quartet tronpeta jotzaileak ‘Arkhangelsk’ disko barriko zatiak joko ditu. The Souljazz Orchestra, Ceux Qui Marchent Debout taldea, Tom Mc Clung eta beste hainbat artistak be parte hartuko dabe jaialdian.
Horrezaz gan, egun osoan txarangak kaleak alaitzen ibiliko dira: Mabreuch funk eta jazz taldea, Pastors of Muppets metal taldea eta furgoneta gainean ibiliko dan talde ibiltaria. Lekuko taldeek be joko dabe, besteak beste, Nahas eta Taxicolor Jazz Quintet funk eta jazz taldeak.
Jaialdiaren bezperan, garagarrilaren 10ean, Mina Agossi musikariari buruzko dokumental baten estrenaldia izango da Baionako Atalante zinema aretoan. Agossi bera jaialdian egongo da, hiru egunetan.
Nazinoarteko artistakaz, antolatzaileek publiko gazteagoa erakartea espero dabe, ‘jazza danen musikea dala’ erakusteko. Gazteak erakarteko asmoz, sarrera merkeak iragarri ditue, 10 edo 15 euroan. Sarrerak aurretik eros daitekez, Elkar Megadendan, Harmonia Mundi dendan eta Ticketnet webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!