Altxerri, Ekain eta Santimamiñeko kobak gizateriaren ondare izentau ditu Unescok

Bizkaie! 2008-07-08 10:29

Santimamiñe, Ekain eta Altxerrikoakaz batera, Kantauri isurialdeko beste hamabi kobazulo ziran gizateriaren ondare izateko hautagai eta guztiek lortu dabe Unescoren izendapena.

Unescoren Gizadiaren Ondare Batzordea Quebecen batu da bart eta Santimamiñe (Kortezubi), Ekain (Deba-Zestoa) eta Altxerri (Aia) kobazuloak gizateriaren ondare izentetea erabagi dau. Santimamiñe, Ekain eta Altxerrikoakaz batera, Kantauri isurialdeko beste hamabi kobazulo ziran gizateriaren ondare izateko hautagai eta guztiek lortu dabe Unescoren izendapena.

Eusko Jaurlaritzeak ohar batean jakinarazo dauenez, Kantabriako eta Asturiasko Gobernuakaz batera bultzatu dabe hautagaitza bateratua, paleolitoko arteak Kantauriko kostan dituan gune erakusgarrienak aurkeztuz. 1985ean Altamirako leizea izentau eben gizateriaren ondare eta oraingoak horren luzapena dira.

Bi urtez dokumentazino lana preparetan, negoziazinoetan lan egin ondoren lortu dabe Unescoren izendapena Jaurlaritzeak eta Asturiasko eta Kantabriako Gobernuek. Altamirako leizearen antzerako ezaugarriak dituenak be gizateriaren ondare izentetako proiektua izan da.

Kontuak kontu, margo prehistorikoak babesteko helburuz, Santimamiñe, Ekain eta Altxerri kobazuloak zarratuta dagoz publikoarentzat eta ezin dira bisitau. Dana dala, Santimamiñeren kasuan, Bizkaiko Aldundiak bisita birtualak egiteko programea abiarazo eban udaberrian.

Horrezaz gan, Ekainen alboan Ekain Berri izeneko erreplikea eregiten dabilz eta lanak amaitzeko oso gitxi falta da.

Hru leizeetako margoak gure lehenaldiaren ondare dira. Santimamiñen (1916an topau eben) zaldiak eta bisonteak dagoz margotuta, Ekainen (1939) zaldiak gorriz eta baltzez eta Altxerrin (1956) bisonteak.

Orain arte, Portugalete eta Getxo lotzen dituan Bizkaiko Zubia baino ez zan gizateriaren ondare Unescorentzat.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu