Nazinoarteko Akordeoi Lehiaketak Arrasaten
2007-12-03 18:16 MusikeaEuskal Herriko Akordeoi Elkartearen eskutik, abenduaren 6tik 9ra egingo dira Nazinoarteko Akordeoi Lehiaketak Arrasateko Amaia Antzokian, Arizmendi Ikastolan eta Kultur Etxean. Aurreko edizioetan bezela, aurtengo Arrasateko Akordeoi Jaialdian parte-hartzaileen maila handia eta kalidade musikala izango dira nagusi.
Miren Agur Meabek 'Lauaxeta 2007' saria jaso dau
2007-12-03 14:53 sariak-autortzakSaria emoteko ekitaldiak bat egin dau Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz eta, horren harira, ekitaldi soziala egin da Foru Jauregian. Saria Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputadu nagusiaren eta Belen Greaves Kultura diputaduaren eskutik jaso dau Meabek.
Sarriegi buru dauen zortzikotea Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaren zain
2007-12-03 13:27 BertsolaritzeaAitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi dira abenduaren 16an, Donostian jokatuko dan finalean kantauko dabenak.
Gontzal Mendibilen ‘Arrupe, nire isiltasuna’ ikuskizuna DVD formatoan eskuragarri
2007-12-03 13:12 MusikeaOrain, barriz, ‘Arrupe, nire isiltasuna’ lanaren estreinaldia digipack txukun batean jaso da, danetara, bi CD, DVD bat eta libreto luzea dira. Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan eakustoki bat izango da jenteari Gontzal Mendibilen azken ikuskizun honen barri emoteko. Abenduaren 5etik aurrera dendetan be egongo da salgai.
irratia.com-en 100. podcast-irratsaioa zuzenean Bilboko Kafe Antzokitik
2007-12-03 12:55Kultura digitala, musika eta gizartea buztartzen dituan irratia.com irratsaioak 100. emonaldia bialduko dau eguaztenean, abenduak 5, Bilboko Kafe Antzokiko oholtza gainetik zuzenean. Saioa 22:00etan hasiko da eta bertan alkarrizketak, konbidau bereziak, bideoak eta sorpresa ugari izango dira.
'Ataramiñe... kantuz', presoen poema musikatuak batzen dituan diskoa kaleratu dabe
2007-12-03 11:50 MusikeaOrain arte argitaratutako presoen literatura liburuetatik ataratako berbak hartu eta musikaz jantzi ditue disko honetarako. Diskoa estilo desbardinetako 11 kantaz osaturik dago.
Jose Luis Lizundia: ‘euskerea salbetako, familiartean, etxean erabili behar da’
2007-12-03 11:15 BarriketanEuskaltzaina eta 10/1982 Euskararen Legearen sortzaileetakoa
Bertsotan zemenditik abendura
2007-11-30 15:47 BertsolaritzeaZemendian eta abenduan badagoz boligrafoa hartu eta egutegian borobil inperfektu bategaz inguratzeko moduko egunak.
Molière
2007-11-30 15:37 Zinema kritikakIkusleek ezusteko handia hartuko dabe film honetara Frantziako dramaturgo handiaren lan eta ibilbidearen nondik norako zehatzak topau guran badoaz.
Gose baltzetik zurira pasau da
2007-11-30 14:44 MusikeaLehenengo diskoaren azal baltza zuri bihurtuta, Gose taldeak lotsarik barik egiten dau berba sexuaz eta beste hainbat kontuz aurkeztu barri dauen bigarren diskoan. Halanda be, estiloan ez da aldaketa lar izan, trikia eta musika elektronikoaren arteko buztarketea da nagusi.
Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra euskaltzain oso izentau ditu gaur Euskaltzaindiak
2007-11-30 13:55 Euskerea berbagaiJoan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra euskaltzain oso izentau ditu gaur Euskaltzaindiak, Bilbon egin dan osoko bilkuran. Biak izentau ditue Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren.
Elikadura Jokaerearen Nahasteak, azterketa orokorra
2007-11-30 13:25 Jan edanakOinarria bardin antzekoa da elikadurearen nahasketa guztietan: norberaren gorputzaren ukapena. Bestelako sintomez gan, elikadura jokaerak aldatzen doaz, Elikadura Jokaeraren Nahastea gaixotasun larri bihurtu arte, berbarako, desnutrizinoa.
Elhuyar Oinarrizko Hiztegiaren bigarren argitalpena kalean da
2007-11-30 11:30 Euskerea berbagaiElhuyar Oinarrizko Hiztegiak 36.000 sarrera, 48.000 adiera eta 3.500 adibide jasoten ditu, eta Elkar argitaletxeak eta Elhuyar Fundazinoak alkarlanean argitaratu dabe. Hiztegi hau euskara-gaztelania/castellano-vasco gamako txikiena da eta boltsikoko hiztegi legez sailka daiteke.
Juan Gelman poeta argentinarrak irabazi dau 2007ko Cervantes Saria
2007-11-30 11:13 sariak-autortzakSaria, 90.450 euro, gaztelerazko literaturan emoten dan garrantzitsuenetakoa da eta hispaniar literaturearen ondarea aberasteko idazle batek egindako lana aintzat hartzen dau.
Kontuz hegazkin-konpainien letra txikiagaz
2007-11-30 11:13Europako Komisinoak publizidade 'faltsua' ikusi dau hegazkin-txartelak saltzen dituen webguneetan. Lau hilebeteko epea emon deutsie 'akatsak' konpontzeko.
‘Euskal Greatest Hits Gaua’ Durangon
2007-11-30 10:21 MusikeaGerediaga Alkarteak eta Durangaldeko Musika Taldeek ‘Euskal Greatest Hits Gaua’ izeneko euskal musika taldeen kantu ezagunen bersinoen kontzertua antolatu dabe. Danetara, Durangaldeko 11 taldek parte hartuko dabe, eta emonaldia abenduaren 7an izango da, gaueko 21:30etan, Andra Mariko eleizpean.
ONCEk euskerazko 75 obra jarriko ditu braille sisteman
2007-11-29 18:01 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Kultura sailak 70.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso ONCE erakundeari euskerazko 75 literatura lan braile sistemara pasetako eta, era berean, itsuentzako euskera-gaztelania hiztegi elektronikoa garatzeko.
Euskaltzaindiak ez dau erosi Leizarragaren 'Testamendu berria'
2007-11-29 17:17 Euskerea berbagaiOrain egun batzuk eroslerik barik geratu zan XVI. mendean Leizarragak egindako Bibiliako Itun Barriaren itzulpena, euskeraz idatzitako lehen liburuetako bat. Izan be, 28.500 euroko prezioan atara eben enkantean baina inork ez eban diru hori eskaini.
Esperantzarako argiak
2007-11-29 14:45 MusikeaKen Zazpi bizkaitarrek laugarren diskoa atara dabe 'Argiak' izenburupean. Hamabi kantaz osotutako lana hemen grabau arren, masterizazinoa Los Angelesen egin dabe Rafa Sardinaren gidaritzapean.
‘Bilbao Hiria’ XX. Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea zabalik
2007-11-29 14:40 MusikeaBilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolaturik Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea martxan jarri da barriro. Hemeretzi edizino igaro ondoren, Euskal Herrian zein estadu osoan be musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbao Hiriarena eta orain europar talde gazteentzako erreferentzia izateko asmoa dabe antolatzaileek.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...