Bilboko Aste Nagusiko alardeak Laboa eta Iradier omenduko ditu
2009-08-18 14:57 MusikeaHamaika pieza izango dituan kontzertuan, Laboaren ‘Txoria txori’ edo ‘Izarren hautsa’ abesti klasiko herrikoiak eta Iradierren ‘La paloma’ entzungo dira. Euskal doinu tradizionalek be izango dabe lekua, ‘Andre Madalen’ kasurako, eta baita ‘Tico tico’ brasildar doinuak lakoak be. Alardea ‘Badator Marijaia’ abestiak zarratuko dau.
Bilboko Txistularien Udal Bandeak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpekoa danak, domekan, abuztuak 23, Plaza Barrian, Aste Nagusia agurtuko dau ohiko alardeagaz. Kontzertuan, orain dala gitxi hil zan Mikel Laboa abeslaria eta Sebastian Iradier musikari arabarra omenduko dira -honen jaiotzearen bigarren mendeurrena dala eta-. Ekitaldia eguerdiko 13:00etan izango da.
Hamaika pieza izango dituan kontzertuan, Laboaren ‘Txoria txori’ edo ‘Izarren hautsa’ abesti klasiko herrikoiak eta Iradierren ‘La paloma’ entzungo dira. Euskal doinu tradizionalek be izango dabe lekua, ‘Andre Madalen’ kasurako, eta baita ‘Tico tico’ brasildar doinuak lakoak be. Alardea ‘Badator Marijaia’ abestiak zarratuko dau.
Garikoitz Mandizabalek zuzentzen dauen eta Udal Txistulari Bandea osotzen daben Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta eta Asier Garcíagaz batera, 80 musikarik parte hartuko dabe, tartean Euskal Herriko Txistulariak eta Bilboko Dultzaineroak, San Antón Abesbatza (Alberto Urretxo zuzendari lanetan), Jasone Akizu txistulari bakarlaria, Xabi Zabala eskusoinularia, Asier García eta Iñaki Telleria perkusinolariak eta Ritxi Salaberria baxujolea.
Txistularien Alardea Aste Nagusiko ekimen tradizionala bihurtu da Areatzan Bizkaiko Txistularien Elkarteko Bilboko Delegazinoak antolatzen eban sasoietatik, Arantza Olabarrieta, Fernando Aurrekoetxea eta Boni Fernández ezagunek parte hartzen ebenean. 2005. urtetik, Udal Txistulari Bandea arduratu da antolakuntza horretaz eta, ordutik, Kepa Junkera, Los Cinco Bilbaínos, Imanol Urkizu, Pirritx eta Porrotx edo Zigor Sagarna izan dira konbidau batzuk.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!