I. Topa Eszenika jardunaldiek antzerkizaleentzat preparautako egitaraua eskainiko dabe Usurbilen

Bizkaie! 2009-08-18 14:41   Kulturea

Antzerkian esperimentazino-lana egiteko bideak azalduko ditue, sorkuntza-jantzea, gorputz adierazpena, antzezpena edota joko eszenikoen arloetan. Tailerrak eta ikuskizunak irailaren 3tik 6ra bitartean egingo ditue.

Antzerkia izango da Usurbilen protagonista datorren hilean. Txerriki antzerki taldeak eta Artedramak antolatuta, tailerrak eta ikuskizunak egingo ditue irailaren 3tik 6ra bitartean I. Topa Eszenikan.

Antzerkizaleentzat berenberegi preparautako tailerrakaz hasiko dabe Topagunea. Antzerkian esperimentazino-lana egiteko bideak azalduko ditue, sorkuntza-jantzea, gorputz adierazpena, antzezpena edota joko eszenikoen arloetan. Ander Lipusen zuzendaritzapean, Maider Oiartzabal, Gorka Ziarrusta eta Ainara Gurrutxaga izango dira irakasleak, besteak beste. Tailerrak Sutegi Kultur Etxean egingo dira, irailaren 3an, 4an eta 5ean. Plaza mugatuak izango dira, eta matrikulea egiteko epea irailaren 2ra arte egongo da zabalik.

Ikuskizunek osotuko dabe jardunaldien beste ardatza. Besteak beste, Alproja taldeak Gernikaren heriotza taularatuko dau; Txerrikik Kazetariak; eta Ramon Agirrek, Itziar Ituñok eta Asier Sotak Herioa eta dontzeila antzezlanaren irakurketa dramatizaua eskainiko dabe. Ixabel Agirresarobek helduentzako ipuin kontalariak, Jon Urraza bakarrizketalariak eta Amaia Salazar eta Joseba Maiza antzezleek be parte hartuko dabe topaketatan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu