Bilboko Aste Nagusiko programazinoa eta beste hainbat informazino erabilgarri eskuko telefonoan, doban

Bizkaie! 2009-08-17 11:59

Bilboko Aste Nagusiko programazino guztia, telefono interesgarriak, jai-esparruak, musika emonaldiak, garraioen ordutegiak, pantaila-babeslea 2009ko jaietako kartelagaz edo 'Marijaia' kantea edonork doban deskargau leikez eskuko telefonoan.

Bilboko Aste Nagusiko programazino guztia, telefono interesgarriak, jai-esparruak, musika emonaldiak, garraioen ordutegiak, pantaila-babeslea 2009ko jaietako kartelagaz edo 'Marijaia' kantea edonork doban deskargau leikez eskuko telefonoan.

Barriro be, Bilboko Udalak jentearengana hurreratu gura dau Aste Nagusiaren ganeko informazio guztia bere webgunearen bitartez.

Zerbitzu hori erabili gura dabenek edukiak deskargetako aukerea emoten dauen Interneteko www.bilbao.net/astenagusia2009 helbidera sar daitekez.

Behin erabiltzaileak zerbitzuko orri nagusia edegiten dauenean, 2009ko Aste Nagusiaren ganeko informazino-sistemeak eskuko telefonoaren modeloa zein dan eskatuko dau deskargau gura diran jaietako edukien prozesua jarraitu ahal izateko.

Orain dala hiru urte Bilboko Udalak eta /i/vista enpreseak ekimen hau jarri eben martxan, hau da, bluetooth edo Bilboko Udaleko webgunearen bitartez edukiak deskargetako aukerea. Holan, 2007an, helburu horretarako sortutako webguneak 4.365 bisita izan zituan eta eskuragarri egozan hiru edukien 3.221 deskarga egin ziran. Ganera, 66 lagunek jaietako programea GPRS sistema bidez deskargau eben.

2008an, 4.185 bisita egin ziran webgunera eta, danetara, Java aplikazino bidez, jaietako kartelaren eta 'Marijaia' kantearen melodiaren 3.393 deskarga egin ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu