Orain dala 250.000 urteko sutondo bat topau dabe Zestoan
2009-08-17 15:14Aranzadi Zientziaren Alkartea da arkeologia aztarnategian lanean dabilena eta Alvaro Arrizabalaga da indusketen zuzendaria. Harek adierazo dauenez, metro bateko diametroa dauen egitura borobil bat topau dabe, suaren beroa aprobetxetan eban basalto eta beste hainbat mineralez osotua.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/IJ/cache/s1462826335irikaitz_content.jpg)
Orain dala 250.000 urte Homo Heidelbergensis gizakiak erabilten eban sutondo bat topau dabe Irikaitzeko aztarnategian (Zestoa, Gipuzkoa). Ikerlarien ustez, aurkikuntza horrek Homo Heidelbergensisek sua egiteko eukan ahalmenaren barri emongo dau.
Aranzadi Zientziaren Alkartea da arkeologia aztarnategian lanean dabilena eta Alvaro Arrizabalaga da indusketen zuzendaria. Harek adierazo dauenez, metro bateko diametroa dauen egitura borobil bat topau dabe, suaren beroa aprobetxetan eban basalto eta beste hainbat mineralez osotua.
Arrizabalagaren ustez, Homo Heidelbergensisek ondo ezagutzen eben Irikaitz ingurua, negu sasoian bertara joan ziran-eta urretxak jatera, aztarnategian topautako urretx azalek erakusten daben moduan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!