Ramia Beladel, Zinebiko epaimahaikidetako bat izango da
2025-11-13 09:24 ZinemeaGuztira, 74.000 euro banatuko ditue.
Zinebik, nazinoarteko ikus-entzunezkoen arloko bost persona ezagun izango ditu epaimahaian. Horreek hautatutako film laburrak ebalueteaz eta sariak emoteaz arduratuko dira.
Erabagia zemendiaren 28an jakinarazoko da. Egun horretan, publikoak eta hedabideek film laburren epaimahaiak emondako sariak eta lan irabazleak ezagutuko ditue.
Epaimahaikideak
Ramia Beladel Tetuango (Maroko) Arte Ederren Institutuan hezi zan. Haren lan artistikoak argazkigintzea, performancea, instalazinoa eta antzerkia batzen ditu, formearen funtzinoan eta ikuslearen inplikazino fisikoan eragiten dauen hurreraketa kontzeptual bat ardatz hartuta. Marrakexeko Film Laburren Jaialdiaren buru da.
Callisto McNultyk Critical Communication & Curation ikasi eban Central Saint Martinsen (Londres) eta Soziologia, Kultura eta Generoko masterra Goldsmithsen (Londres) 2015ean. Zinemagile eta osagile bezela egindako lanak baztertutako ahotsak, irudi eta soinu-artxiboak arakatzen ditu. Haren Delphine et Carole, insoumuses (2019) dokumentalak Frantziako bideo-aktibismo feministea autortzen dau.
Norika Sefa Gjakovan (Kosovo) jaio zan, baina Pragan bizi da. FAMUn (Pragako Arte Eszenikoen Akademia) ikasi eban. Looking for Venera (2021) opera primak Epaimahaiaren Sari Berezia jaso eban International Film Festival Rotterdameko Tiger sailean. Fikzinoa eta dokumentala buztartzen ditu.
Daniel Šulji Zagreben (Kroazia) jaiotako animazino errealizadore eta musikaria da, Zagrebeko Arte Ederren Akademian eta Vienako Arte Aplikatuen Unibersidadean ikasi eban. Animafest Zagrebeko zuzendari artistikoa da eta irakasle eta aholkulari lanak egin ditu nazinoartean.
Santiago Tabernero kazetaria, zuzendaria eta zinema gidoilaria da. Haren filmografian Vida y color (2005) eta Presentimientos (2013) luzemetraiak dagoz, baita Carlos Saura edo Daniel Calparsoro zuzendarientzako gidoiak be. Gainera, Versión Española lako telebista-formatuen sortzailea eta Espainiako ikus-entzunezkoaren parte aktiboa izan da.
Sariak
Sail Ofiziala – Film Laburren Nazinoarteko Lehiaketea osotzeko aukeratutako lanek ondoko sari honeek jasoteko aukerea dabe:
- Zinebi Sari Nagusia (8.000 euro).
- Euskal Zinemaren Sari Nagusia (6.000 euro).
- Espainiako Zinemaren Sari Nagusia (6.000 euro).
- Dokumental Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro).
- Fikzinoko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro).
- Animazinoko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro).
- FAS Zineklub saria (2.000 euro).
- UNICEF Saria.
Aurton, film laburrak be hiru saritarako hautagai izango dira: EITB Publikoaren Saria (3.000 euro), Gazte Epaimahaiaren Saria (2.000 euro) eta (H) emen – Mirentxu Loyarte Saria (2.000 euro).
Gainera, Bilboko Zinema Dokumentalaren VIII. Foro Profesionalak Zinebi Networkingek 30.000 euro banatuko ditu 10.000 euroko hiru saritan: Zinebi Networking EITB 2025 Saria, ZINEBI Networking 2025 Saria eta ZINEBI Networking RTVE 2025 Saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
