Uria aztergai Eusko Ikaskuntzeak antolatutako jardunaldietan

Bizkaie! 2007-11-22 11:11   jardunaldiak

Eusko Ikaskuntzako Antropologia eta Etnografia Sailak Uri Antropologiaren III. Jardunaldiak egingo ditu gaurtik, zemendiak 22, zapatura, zemendiak 24, bitartean Bilbon, 'Uri globalak eta kultura lokalak' izenburupean, Bizkaiko Batzar Nagusietako Berbaldi Aretoan eta Bidebarrieta Liburutegian.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Fernando Fernan-Gomez hil da

Bizkaie! 2007-11-22 10:24   Barriak

Aktore legez ia 200 pelikula egin ditu Fernan-Gomezek; zuzendari legez, hogei film baino gehiago zuzendu. Ganera, hainbat sari jaso ditu, Donostia Saria (2000) eta Arteen Asturiasko Printze Saria (1995), berbarako. Espainiako zinemagintzan inork baino Goya sari gehiago ditu: zazpi.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak berredegitearen lehen urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2007-11-21 17:24

Hamabi hilebeteotan, Museoak egundo ez bezelako bisitari kopurua izan dau, danetariko ekintzen eszenatoki eta auzoko bizitza sozio-kulturalaren eragile bilakatu dalarik.

Euskaltzaindia Bartzelonako II. Liburuaren Erakusketan

Bizkaie! 2007-11-21 14:42   Euskerea berbagai

Aurreko urteotan legez, aurten b Euskaltzaindia, Institut d’Estudis Catalans eta Consello da Cultura Galega erakustoki berean dira, asteon egingo dan Bartzelonako III. Liburuaren Erakusketan (zemendiak 21-26).

Kontseilua: 'euskereak EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko 2008rako aurrekontuen % 2 behar dau'

Bizkaie! 2007-11-21 14:40   Euskerea berbagai

Euskerearen normalizazinoan aurrera egiteko baliabideen hazkundea ezinbestekoa dala azaldu dabe, eta aurreko bi urteetan EAEn eta Nafarroan egindakoeskaerea luzatuko deutseela Euskal Herriko instituzino guztiei.

554 nobedade Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan

Bizkaie! 2007-11-21 14:27   Kulturea

Abenduaren 5etik 9ra, Landako Erakustazokan, 10:30etatik 20:00etaraDurangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan, danetara, 317 (horreetako 14 teknologia barrien gunean) stand egongo dira eta 161 parte-hartzaile. Nobedadeak 554 dira aurten, besteak beste, 395 liburu, 74 disko eta 23 bideo zein DVD.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

B12 bitaminea

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2007-11-21 13:51   Jan edanak

Kobalamina legez be ezagutzen da B12 bitaminea oso garrantzitsua da globulu gorrien osotarako eta nerbio-sistema zentralerako, hau da, garunaren eta bizkarrezur-muinaren garapena lortzeko.

Mamba Beat: dantzarako proposamen mestizoa

Bizkaie! 2007-11-21 13:00   Musikea

Programazino elektronikoak euskarri, jazz, funky eta musika baltzean oinarritutako musikea lantzen dabe bilbotarrek. Dantzarako gonbitea da euren proposamena groove, acid, tekno edo soul erritmoen bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Rock, folk eta musika klasikoa BilbaoMusikak antolatutako Santa Zeziliaren kontzertuetan

Bizkaie! 2007-11-21 11:33   Musikea

Zemendiaren 22an, San Zezilia egunean, barriz, irakasleen txandea izango da Ayala Antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko daben kontzertuagaz. Emonaldiak 30 bat musikari batuko ditu eszenatokian (Eskolako Sail guztien ordezkaritzea izango da),

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Desjoyeaux frantziarrak irabazi dau Transat Jacques Vabre 2007 estropadea

Bizkaie! 2007-11-21 10:19   Euskaldunak munduan

Frantziako patroiak 17 egun, ordu bi, 37 minutu eta 5 segundu behar izan ditu Le Havre (Frantzia) eta Salvador de Bahia (Brasil) arteko 4.340 miliak egiteko.

Bien bitartean, Basurko & Gandarias Ekuadorra zeharkatzen dagoz helmugatik 1000 milia baino gitxiagotara.

AlhondigaBilbaok elikadura osasuntsua sustatuko dauen ‘Alhondiga Txiki’ bildumako lehen liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2007-11-20 17:25

AlhondigaBilbao alkartea editore lanetan hasi da, ‘El Caracol visita Bilbao - Marraskiloa Bilbora dator’ izeneko argitalpenagaz. Lan horrek, modu xume eta dibertigarrian, 'slow food' izeneko nutrizino mobimentuaren baloreak zabaldu nahi ditu Bilboko umeen artean.

Musikea ideiak eta mezuak zabaltzeko

Bizkaie! 2007-11-20 17:08   Musikea

Lau urteko ibilbidean 120 kontzertu baino gehiago emon ostean, Kloratita taldeak 'Inoiz baino gehiago... komunismoa' izeneko hirugarren diskoa, bikotxa, aurkeztu dau.

'Arazi', Noizean Behin gatikarren bigarren lana

Bizkaie! 2007-11-20 14:51   Musikea

Urte eta erdi herririk herri kontzertuak emoten ibili ostean, ikasitakoak disko honetan erakusten dituezala autortu dabe taldekideek. 'Helburu bakarra izan dogu: diskoa dinamikoa izatea', dinoe.

Ordenagailuaren aurrean lan egiteko gorputz-jarrera egokiak

Bizkaie! 2007-11-20 14:47

Ergonomoena da azken berbea, eurek esango deuskue zein dan gorputz-jarrerarik zuzenena eta egokiena. Mahaia eta jarleku egokiak, nahitaezkoak dira. Mahiaren altuerea, ordenagailuaren posizinoa (gorputza okertu barik edo samea okertu barik lan egiteko posizinoan), mahaiaren sakontasuna (pantailea hurregi egon ez daiten) eta ukondoak mahaiaren gainean egon daitezen (eta ez airean).

Berri Txarrak eta Katamaloren lanak laster salgai

Bizkaie! 2007-11-20 14:05   Musikea

Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokea ate joka dagoala, zemendiaren 28an, Katamaloren lehen CDa eta abenduaren 5ean, Berri Txarrak taldearen ‘Zertarako Amestu DVDa kaleratuko ditu Gor diskoetxeak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Amaia Monterok La Oreja de Van Gogh itxi eta bakarkako ibilbideari ekingo deutso

Bizkaie! 2007-11-20 12:12   Musikea

La Oreja de Van Gogh taldeak 2008rako disko barria iragarri dau baina abeslaria ez da Amaia Montero izango, izan be, taldearen 11 urteko ibilbideari agur esan eta bakarkako ibilbideari ekingo deutso.

Gregorio Monrealek gaur jasoko dau Eusko Ikaskuntzearen Humanidade Saria

Bizkaie! 2007-11-20 11:28   sariak-autortzak

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren XIII. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia saria emateko ekitaldia Donostiako Foru Jauregian izango da gaur, 18:30ean hasita.

Monrealek arlo juridikoan, historikoan, kulturalean eta akademikoan egindako lana aintzat hartu dabe epaimahaiko kideek.

Irazoki, folketik rockera

Bizkaie! 2007-11-20 10:36   Musikea

Musikari arina eta gitarrista fina izateaz gan, kantak ondo tratetako doea dau Joseba Irazokik. 'Nire aurreko diskoetan folk doinuak izan dira nagusi. Orain, gitarra elektrikoen pisua igarten da', dino artisteak.

Jon Martin finalera

Bizkaie! 2007-11-19 14:59   Bertsolaritzea

Eskoriatzan astegoienean jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan, Jon Martin oiartzuarrak irabazi eban zuzeneko txartela eta Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre gertu izango dira, puntuazinoaren arabera behintzat.