'Urdaibairen XXV. urteurrena' izeneko erakusketea Ondarroan
2009-07-15 11:17Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantzu sailak antolatu dau erakusketea Urdaibaiko Biosfera Erreserbea sustatzeko, abenduaren 7an hogeita bost urte beteko diralako Unesco-k esparru hori Biosfera Erreserba moduan izentau ebanetik.
Kofradia Zaharreko erakusketa aretoak 'Urdaibai Bizigai — Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketea hartuko dau abuztuaren 2ra bitartean. Udal Kudeaketa Taldeak Ondarroara ekarri dau herenegun zabaldu zan erakusketa hau herriak inguruan dauen ingurumenagaz bat egiteko dinamizazino, sentsibilizazino eta kontzientziazino apustua egiteko asmoz.
Gernikako Udetxean pasan dan apirilean inaugurau eta Madariaga Torretxea, Bilbo, Getxo, Gasteiz, Tolosa, Amurrio, Irán, Ondarroa, Donostia, Zarautz, Mungia, Balmaseda, Zornotza, Loiuko aireportua, Portugalete eta Ermutik pasau ostean, Gernikan amaituko da abenduan erakusketa ibiltari hau. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantzu sailak antolatu dau Urdaibaiko Biosfera Erreserbea sustatzeko, abenduaren 7an hogeita bost urte beteko diralako Unesco-k esparru hori Biosfera Erreserba moduan izentau ebanetik. Izentapen hau eskualde osorako momentu garrantzitsua izan zan, eta bere garapen jasangarriaren proiekturako abiapuntua. Proiektu honek hogeita bost urte bete dituanean erakusketa hau esker ona adierazoteko eta garapen jasangarrian izan dauen garrantzia onartzeko antolatu da.
'Urdaibai Bizigai — Urdaibai, Fuente de Vida' erakusketea hiru zatitan banatzen da. Urdaibairen sorrerea; kontserbazinoa eta garapen jasangarria; eta ingurumen ikerketa eta heziketea. Argiztatutako kuboak, audiobisualak eta erlaxazino soinuak jarri dira bertan, eta hurreratzen diranek bisita ibilbide bat prest izango dabe mokozabalaren oinatzak irudikatzen dituen pegatinak jarraituz. Mokozabala (Platalea leucorodia) Europa mailan babestuta dagoan hegaztia da eta Urdaibain igarotzen ditu neguak.
Erakusketa gela 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!