Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroen X. edizinoa arrakastatsutzat jo dau UPV-EHUk
2009-07-17 15:18 jardunaldiakKultura eta gizartean espezializautako ikastaro honeetan artea, jantzea, musikea, zinea, arte eszenikoak, komunikazinoa, literaturea, hezkuntzea, uria, baita krisi ekonomikoa be, alderdi eta modu desbardinetan jorratu dira, betibe kritikea eta hausnarketea jarduera praktikoagaz buztartuz.
Gaur amaituko da UPV/EHU-k Bizkaian antolatzen dituan Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroen aurtengo edizinoa. Ikastaroek Zine Lantegi barruko mahai-inguru bategaz zarratuko dira gaur arratsaldean, Leioako Campusean. Hamargarren edizino hau arrakastatsua izan da duda barik, bai jarduereak lortu dauen dimentsino eta oihartzunagaitik baita batu dituan ikastaro eta irakasleen kalidadeagaitik be. Kontuak kontu, ikasle kopuruak azken urteotako gorako jokereari eutsi egin deutso eta 700etik gora matrikulau dira aurten bagilaren 23tik hona etenbarik ospatu diran 26 ikastaro eta lantegietan.
Kultura eta gizartean espezializautako ikastaro honeetan artea, jantzea, musikea, zinea, arte eszenikoak, komunikazinoa, literaturea, hezkuntzea, uria, baita krisi ekonomikoa be, alderdi eta modu desbardinetan jorratu dira, betibe kritikea eta hausnarketea jarduera praktikoagaz buztartuz.
Arreta berezia batu dau Zine Tailerrak, izan be, Euskal Herriko zinemagile belaunaldi barri ia osoak parte hartu dauen irakasle modura, ikasle askoren interesa piztuz: Cobeaga, Sojo, Serra, Crespo, Vigalondo, Urbizu,... Ikasle kopuru esanguratsuak batu ditue baita Arte eta Sormenaz, Ondarea museoratzeko modu barrietaz edo krisialdi ekonomikoari aurre egiteko aukera solidarioetaz jardun daben ikastaroek be. Baina beste ikastaroek be onarpen handia izan dabe ikasle eta profesionalen artean, eta hainbatetan kopurua mugatua zala eta ikasle asko kanpoan geratu behar izan dira.
Aparteko aitamena merezidu dabe musikako ikastaroek, aurten Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioan emon diranak, zentro honen laguntzinoari esker. Edizino honetan oso maila handiko ikasle eta irakasleak izan dira Bilbon, besteak beste Josep Colom, Jose Luis Estellés, Robert Van Size edo Alexei Ogrintchouk.
Jantzakoek, barriz, aurreko edizinoetako ildoei jarraitu deutseez, eta hartara, jantza garaikidea, tradizionala eta koreografia landu dira modu praktikoan, jantza eta gorputzari eskaini jakolarik atal akademikoa.
Ikastaro honeek batez be Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailaren, Bilboko Udalaren eta Bilboko Portuaren laguntzinoagaz egin dira, baina eurekaz batera beste hainbat enpresa, instituzino eta alkartek be laguntzen dabe: BBK, Guggenheim Museoa, Bilboko Metroa, Mungiako Udala, Social Antzokia, eta abar luze bat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!