Bailen kalean finkatu da Aste Nagusiko bertoko taldeen pop rock erakustaldia

Bizkaie! 2009-07-15 15:53   Musikea

Lehiaketara aurkeztutako 56 talde horreen artean, 2009ko Aste Nagusiko bertoko XXIV. pop rock erakustaldiak hamasei talde aukeratu ditu. Horreetatik bostek daukie emakumeren bat taldean eta batek abesten dau euskaraz: Ana Guadalupek.

Bailen kalea Aste Nagusiko bertoko pop rockaren egoitza izango da bigarren urtez. Danetara, hamasei talde igoko dira FEVE geltokiaren parean kokatuko dan eszenatokira. Bertan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, zortzi pop rock emonaldi eta bertoko 16 talde izango dira. XXIV. edizino honetan estilo askotariko programaz gozetako aukerea egongo da beste behin: rock alternatiboa, power rocka, rock metala, horror punka, popa, rocka, funka eta death metala.

2009ko edizinoan, aurreko urtean baino parte-hartze maila bajuagoa izan da: 56 maketa aurkeztu dira 2009an, joan dan urtean aurkeztutako 77 lanen aldean. Jatsiera hau emakumezkoen batezbestekoan be badauka eragina: aurten taldeen % 25ek dauka emakumeren bat tartean (14 taldek), eta 2008an, % 29k (23 taldek). Halan da be, euskaraz abesten daben edo abestiren bat euskeraz egiten daben taldeen batezbestekoa orokorrean bere horretan mantentzen da, igoera oso txiki bategaz: aurten % 18koa izan da (10 talde), joan dan urteko % 17ren aldean (14 banda).

Lehiaketara aurkeztutako 56 talde horreen artean, 2009ko Aste Nagusiko bertoko XXIV. pop rock erakustaldiak hamasei talde aukeratu ditu. Horreetatik bostek daukie emakumeren bat taldean eta batek abesten dau euskaraz: Ana Guadalupek.

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Saileko programatzaile Enrike Bosquek adierazo dauenez, 'aurten aurkeztutako taldeen maila oso altua izan da, eta eszenatoki handiagoetan joten daben taldeek besteko mailea dabe askok'. Esangura horretan, Mamba Beat talde bilbotarraren kasua aitatu dau: '2008an, Mamba Beat taldekoek zabaldu eben Bailen eszenatoki barria; eta, aurten, Botika Zaharrean izango doguz Zodicks eta We are Standard taldeakaz (azken honeek be bertako pop rock erakustalditik pasau ziran 2005ean, oraindino Standard ziranean)'. Honek erakusten dau 'espazio hau aukera parebakoa dala nork bere burua aurkeztu eta eskarmentua hartzeko. Eta, batek daki: beharbada hurrengo urtean Botika Zaharrekoa lako beste eszenatoki batean be parte hartzeko'.


Aste Nagusiko Bertoko Pop-Rock Erakustaldia

- Abuztuak 15, zapatua. Rock alternatiboa. UNIVERSO O + MADERA CORE
- Abuztuak 16, domekea. Power Rock. THE KILLMINISTERS + THE AUAMBAS
- Abuztuak 17, astelehena. Rock Metal. VANISHINE + EON
- Abuztuak 18, martitzena. Horror Punk. LOS CARNICEROS DEL NORTE + VIVA PELLEJOS
- Abuztuak 19. Pop. SIEMPRE MARIA + ANA GUADALUPE
- Abuztuak 20. Rock. ONE DIRECTION DRIVE + JANE DOE
- Abuztuak 21. Funk. EUREKA HOT 4 + BRAND NEW SINCLAIRS
- Abuztuak 22. Death Metal. RISE TO FALL + P.E.S.C.H.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu