Ehundik gora umek parte hartuko dabe BilbaoMusikak udaleku musikalen lehen txandea amaitzeko antolatutako ikuskizunean

Bizkaie! 2009-07-17 10:37   Musikea

Azken hiru urteetan izan dauen arrakastea ikusirik, esperientzia hau errepetidu egin dau BilbaoMusikak, 4 eta 12 urte bitarteko eskola-umeentzat zuzenduriko ikastaro honeekaz, opor garaian musikearen mundua ezagutzeko aukerea emonez eta euren edadeko ganerako umeakaz hartu-emonetan egoteko aukerea eskaintzen jakelarik.

BilbaoMusika Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko erakunde autonomoak ikuskizun bat antolatu dau udaleku musikalen lehenengo txandeari amaierea emoteko, eta ehundik gora umeren parte-hartzea izango dau. Emonaldi berezi hau Deustuko Unibersidadeko Paraninfoan egingo da, gaur, hilak 17, eta garagarrilaren 30ean, 18:30etatik aurrera, eta udaleku musikalen aurtengo edizinoa amaitzeko balioko dau.

Aurreko edizinoetan legez, ikuskizun honek, udalekuetan parte hartu daben talde bakotxak ekitaldi musikal bat eta jantzea eskainiko ditue. Errepertorioan Michael Jacksonen 'Thriller' eszenaratuko da, hil barri dan musikariari zuzendutako omenaldi moduan. Xabier Lizasok aurkezpena egingo dau eta Pink Floyden ('What shall we do?') eta Queen taldearen ('We will rock you') kantuak be izango dira.

Aurten, barrikuntza moduan, ikuskizuna kontakizun musikal bategaz amaituko da; hor ume guztiek izango dabe parte hartzeko aukerea. Musikautako, koreografiautako eta antzeztutako ipuin honegaz, Bilbaomusikako musika-udaleku ikastaroetan bi asteetan zehar ikasi dabena erakusteko aukerea izango dabe umeek.

Azken hiru urteetan izan dauen arrakastea ikusirik, esperientzia hau errepetidu egin dau BilbaoMusikak, 4 eta 12 urte bitarteko eskola-umeentzat zuzenduriko ikastaro honeekaz, opor garaian musikearen mundua ezagutzeko aukerea emonez eta euren edadeko ganerako umeakaz hartu-emonetan egoteko aukerea eskaintzen jakelarik.

Musika-udalekuak garagarrilean zehar izaten dira Bilboko Udal Musika Eskolako egoitzan eta bi txandatan antolatzen dira. Lehenengo udalekua garagarrilaren 6tik 17ra izan da eta bigarrena garagarrilaren 20an hasi eta 30ean amaituko da. Kontzertu didaktikoak, adierazpena, jolasak, heziketa fisikoa, jantzak, koreografiak, kantua eta antzerki tailerrak dira udalekuetako jardueraka. Udaleku honeen azken egunean, kontzertua antolatzeaz gan, umeei asistentziaren ziurtagiriak banatzen jakez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu