Bilboko auzoak protagonista Distrito Foto Argazki Lehiaketan

Bizkaie! 2009-07-20 14:55   kulturbiz

Danetara, 4.935 euro banatuko ditu sarietan modalidade bakotxean, papelean (koloretan eta zuri-baltzean) eta euskarri digitalean. Modu hau da aurtengo edizinoak barrikuntza legez dakarrena. Modalidade barri honetan parte hartu nahi dabenek, argazkiak www.bilbao.net/distritofoto webgunera bialdu leikiez irailaren 7tik 18ra bitartean.

Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Distrito Foto lehiaketearen aurtengo deialdia egin dau. Danetara, 4.935 euro banatuko ditu sarietan modalidade bakotxean, papelean (koloretan eta zuri-baltzean) eta euskarri digitalean. Modu hau da aurtengo edizinoak barrikuntza legez aurkezten dauena. Modalidade barri honetan parte hartu nahi dabenek, argazkiak www.bilbao.net/distritofoto webgunera bialdu leikiez irailaren 7tik 18ra bitartean.

Ekimenak Bilboko leku eta bizilagunak islatzea dau helburu, euren begietatik begiratuta. Argazkiak, Bilboko auzoetako zortzi barrutietan egin ahal izango dira.

Lehiaketea 16 urtetik gorako argazkizale guztientzat zabalik dago, eta aurkeztutako lanak (parte-hartzaile bakotxeko eta modalidade bakotxeko gehienez lau argazki) originalak izan beharko dira, gitxienez 20x25 zentimetroko paperezko formatuan eta kamara digitalez egindako argazkiak, .jpg artxibategiak, 2 megapixeletako erresoluzinoa eta gehienez 5 MBeko pisua izan beharko dabe.

Papelezko originalak irailak 7 eta 18 bitartean aurkeztu beharko dira 8:30etatk 13:45etara goizez eta arratsaldez 16:15etatik 19:30etara, Deustu-Bidarte, Zurbaranbarri, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, San Franzisko, 'La Bolsa', Abando-Barrainkua, Irala Basurto edo Zorrotzako udaltegietan.

Argazki digitalen kasuan, barriz, udaleko webgunera (www.bilbao.net/distritofoto) bialdu beharko dira eta epea irailaren 18an, 24:00etan amaituko da.

Distrito Fotok aurten 10.000 euro banatuko ditu saritan. Bi modalidadeetan 1.000 euroko lehen sari bat egongo da, 750 euroko bigarren sari bat eta zortzi akzesit (lehiaketearen gai diran barruti bakotxetik bana) 350 eurokoak, eta gainera 16 eta 20 urte bitarteko parte-hartzaileen arteko argazkirik onenarentzako, 385 euroko beste akzesit bat.

Epaimahaiak, argazkigintzako profesionalek osotua, bere erabagia irailaren 28an jakinarazoko dau eta sari banaketearen ostean (urriaren 2an, Castañoseko udaltegian) argazkiak jentaurrean aurkeztuko dira abendura arte udal barrutietan. Argazki digitalak, barriz, udal webgunean ikusi ahal izango dira.

Lehiaketa honeetan ohikoa dan legez, Bilboko Udalaren esku geratuko dira saritutako lanen esplotazino eskubideak.

Argazkiak ondorengo auzo eta gaiei buruzkoak izan beharko dira (bizilagunak, tokiak, etab.):

- 1. Barrutia: San Pedro, Deustuko Erribera, San Inazio, Ibarrekolanda, Arangoiti eta Elorrieta.
- 2. Barrutia: Castaños, Matiko-Ciudad Jardín, Uribarri eta Zurbaran-Arabella.
- 3. Barrutia: Otxarkoaga eta Txurdinaga
- 4. Barrutia: Santutxu, Bolueta eta Begoña
- 5. Barrutia: Zazpikaleak, Iturrialde, Solokoetxe, Atxuri, La Peña, Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala, San Adrián eta Miribilla.
- 6. Barrutia: Indautxu eta Abando.
- 7. Barrutia: Ametzola, Errekaldeberri-Larraskitu, Uretamendi, Iturrigorri-Peñaskal eta Irala.
- 8. Barrutia: Basurtu, Zorrotza, Olabeaga, Masuztegi, Monte Caramelo eta Altamira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu