Ondarroako Liburu eta Disko Azokea zabalik izango da garagarrilaren 17tik 26ra bitartean

Bizkaie! 2009-07-16 16:49   Kulturea

Itsasaurreko plazak Ondarroako Liburu eta Disko Azokea hartuko dau garagarrilaren 17tik garagarrilaren 26ra bitartean. Hogeita bi erakusmahai jarriko ditue argitaletxeek euren produktuak erakusteko eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik aste bitartean, asteburu eta jaiegunetan 21:30ean zarratuko badira be.

Zenbait egunetan autore batzuk euren lanak sinatzen egongo dira azokan. Euskerazko liburuen artean Kirmen Uribe, Bernardo Atxaga, Katixa Agirre, Jon Arretxe eta Karmele Jaioren azken liburuak egongo dira salgai, beste batzuen artean. Gaztelaniazkoetan, Angeles Irisarri eta Toti Martinez de Lezearen ‘Perlas para un collar’ eta Stieg Larssonen ‘Millenium’ trilogia izango dira. Disko arloari jagokonez, euskal talde eta musikarien lanak topau ahal izango dira, euren artean ‘Gu gira’ edo Mikel Laboaren lanak nabarmenduz. Ohikoa dan legez, produktu guztiek % 10eko deskontua izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu