Txina, Peru eta Euskal Herriko taldeak Getxoko 25. Folklore Jaialdian
2009-07-17 16:44 KultureaOhi bezela, saioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira eta 22:00etan hasiko dira. Sarrerea dobakoa izango da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Getxoko Dantza eta Folklore Jaialdiaren 25. ekitaldia hasiko da garagarrilaren 21ean, eta aurten, Peruko Cosandama taldea, Guizhouko (Txina) Hego-ekialdeko Folklore Kantu eta Dantza Konpainia eta Getxoko Itxartu taldea izango dira herri bizkaitarrean. Ohi bezela, saioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira eta 22:00etan hasiko dira. Sarrerea dobakoa izango da, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Lehenengo jardunaldian, Cosandama talde peruarrak parte hartuko dau Biotz Alai plazan. Peruko konpainia horren izenean, 'kosta', 'Andeak' eta 'Amazonia' berbak bateratu dira. Hiru eskualde horreetan alkarregaz bizi dira, maila berdinean, kitxuen, aymaren, shipiboen, ashaninken, motxeen eta tximuen ondorengoak. Taldeak kultura bizia jagoteko eta zabaltzeko konpromisoa hartu dau eta Peruko musikearen aniztasuna eta tradizinoko jantzak erakusteko ahaleginean dabizl aspladian.
Garagarrilaren 22an, Guizhouko Hego-ekialdeko Folklore Kantu eta Dantza Konpainia txinatarraren txandea izango da. Taldea 1972an sortu zan eta inguru haretako konpainia profesional bakarra da. Jantzari eta musikari peto-petoak ditu, kalidade handiko konpainia izanik. Besteak beste, taldeak Bouyei etnia jantzak berreskuratu ditu; eguneroko bizimoduaren eta ospakizun garrantzitsuen erakuskizun dira horreek. Era berean, Yi eta Miao gitxiengoen jantzak eskaintzen ditue, emakumek antzeztuak.
Azkenik, Getxoko Itxartu taldeak zarratuko dau jaialdia eguenean. Sortua izan zanetik, alkarte horren jantza taldea euskal jantza eta kulturearen mesederako lana burutzen dau, jantzearen barrikuntzea eta freskotasuna bermatzen dauen irakaskuntza goiztiarra tarteko. Alkarteak, Iñaki Uriaren eskutik emon zituan lehenengo pausuak. Jantza taldeen egitura eta lana denporeagaz garatuz joan da. Gaur egun, 40 kidek osotzen dabe taldea, heldu zein gaztetxoak kontuan hartuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!