Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia Bilbon

Bizkaie! 2009-07-15 11:25   Euskerea berbagai

Garagarrilaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Egun horretan, Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartuko ditu Euskaltzaindiak.

Garagarrilaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Egun horretan, Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartuko ditu Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat egingo dau. 90. urteurrena ospatzeaz gan, akademien arteko alkarlana sendotzeko helburua dauka barikuan egingo dan jardunaldiak.

Hamabost urte igaro dira Euskaltzaindia, Real Academia Galega, Institut d’Estudis Catalans eta Real Academia de la Lengua Española erakundeak, azkenengo aldiz, Bilbon batu ziranetik. Orduan, 1994ko zezeilean, Euskaltzaindiaren 75. urtemugearen haritik, egoitzan izan ziran espainiar estaduan ofizial diran hizkuntzen akademietako ordezkariak: Fernando Lázaro Carreter Real Academia Españolako burua, Mario Dónega Real Academia Galegako idazkaria, eta Joaquim Rafel Institut d’Estudis Catalanseko idazkari nagusia. Orduan Jean Haritschelhar zan euskaltzainburua.

90. urtemugearen harian, beraz, barriro batzartuko dira akademia bakotxaren ordezkariak. Garagarrilaren 17ko ekitaldiari jagokonez, bi alderdi nagusi izango ditu horrek: batetik, ekitaldiak izaera akademikoa izango dau -euskaltzain oso, ohorezko eta urgazleei bakarrik zuzendua-, eta bestetik, akademia bakotxak egiten dituan lanak eta akademien arteko alkarkidetzea bultzatzeko aukerak aztertuko dira. Akademia bakotxaren lanak azaltzea goizeko 10:30ean hasiko da eta alkarkidetzarako bideak aztertzea 12:00etatik aurrera izango da.

2008tik ari da ospatzen Euskaltzaindia bere 90. urteurrena, izan be, urrian Iruñean egin zan XVI. Nazinoarteko Biltzarragaz, hasierea emon eutsen Akademiak ospakizunei eta ordutik hona beste bi ekitaldi egin ditu Euskaltzaindiak, Gasteizen, Arabako Foru Aldundian, eta Ipar Euskal Herrian, Hazparneko Elgar Kultura Etxean.

Bilbokoaren ostean, aurtengo urrian egingo dau Euskaltzaindiak urteurreneko azken ospakizuna, ekitaldi instituzional baten bidez, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian; hara deituko ditu akademiak agintari publikoak eta gizartearen eta euskalgintzearen ordezkariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu