Spinnaker bela apurtu arren, aurrera doaz Basurko eta Gandarias
2007-11-14 10:58 Euskaldunak munduanHamabost bat korapiloko abiadan joiazala, ezusteko haize bolada indartsu batek Pakea Bizkaia 2009 belaontziaren 350 metro koadroko spinnaker bela apurtu deutse bizkaitarrei baina euren esanetan, ezbeharra larria izan arren ez dabe arazorik izango aurrera egiteko.
Alfredo Landak jasoko dau 2007ko Espainiako Zinema Akademiaren Ohorezko Goya saria
2007-11-13 18:47 BarriakAlfredo Landa (Iruinea, 1933) 25 urtegaz joan zan Madrilera eta antzerkian eta bikoizketan hasi zan lanean. Bere lehenengo pelikula José María Forqué-ren ‘Atraco a las 3’ izan zan, 1962an. Ordutik, 120tik gora pelikulatan agertu da, antzerkian eta telebistan egindako lanaz gan.
Eusko Jaurlaritzeak 60.000 euro emongo deutsoz Ibaiari, ikus-entzunezko alorraren garapenerako
2007-11-13 18:42 BarriakKultura sailak 60.000 euro zuzenduko deutsoz Ibaia alkarteari, ikus-entzunezko laguntzen gaineko azterketea egin daian, bere web-orria eguneratu daian, euskal ikus-entzunezkoen kanpoko zabalpenaren alde Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiaren barruan antolatzen dauen Pirinioetako Koprodukzino Foroa finantzietako eta, oro har, alorraren zabalpena eragin daian.
Arriolako XVIII. Jazz-Blues Jaialdia, zemendiaren 13tik 24ra
2007-11-13 17:31 MusikeaJazz munduko hiru talde, blues estiloa jorratzen daben lau talde eta gitarra-blues ikastaroa izango dira Elorrion aurten. Izen eta ospe handiko taldeak, berbarako, Danimarkako People are Machines, aurtengo Getxoko Jazz Jaialdiko Taldeen Lehiaketan lehenengo saria irabazi dauena.
'Bloga marketin-erreminta legez negozio barrietarako' izeneko jardunaldia Bilbon
2007-11-13 17:11Lan Ekintza udal soziedadeak antolatutako jardunaldia 16:00etan hasiko da zemendiaren 15ean Enrique Dans informatikan adituaren eskutik, soziedadearen egoitzan. Sarrerea dobanekoa izango da eta, joan gura izan ezkero, aurretik jakinarazo behar da.
Joseba Gotzon 'padelitisak' jota dago
2007-11-13 14:53 Musikea'Padelera lehenengoz olgau neban egunean, partidua euriagaz hasi eta edurragaz amaitu zan. Hortik otu jatan 'padelitis' terminoa'. Holan hasi dau Joseba Gotzonek izen berezi hori daroan diskoa aurkezteko prentsaurrekoa.
Gerediagak ‘Astola’ ikerketa eta historia urtekari barria kaleratu dau
2007-11-13 14:49‘Abentura polita eta interesgarria’ hasi dau Gerediaga alkarteak ‘Astola’ ikerketa eta historia urtekaria argitaratuz. Durangaldeko bizitzako arlo desbardinei buruz egin diran lanen eta artikuluen zabaltzaile izango da aldizkari barria.
Ana Agirre Txinan dago, Txinara egiten ari dan lehen bidaia instituzionalean
2007-11-13 14:25 Euskaldunak munduanAna Agirre Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua Txinara egiten ari dan bere lehen bidaia instituzionalean herrialde horretan kokatutako euskal enpresetako 40 ordezkarigaz egon da Shanghain.
Getxo Rugby sub-21 taldeak 2008rako egutegi berezia kaleratu dau
2007-11-13 11:40Danetara, 14 zuri-baltzeko argazki izango ditu egutegiak, taldearen historia labur bategaz hasieran. Egutegia elebiduna da eta hilebete bakotxean hizkuntzak txandakatzen dira filosofiagaz zerikusia daben esaldiak idazterako orduan.
Badator Portugaleteko VIII. Nazioarteko Zortzikote Jaialdia
2007-11-13 11:04 MusikeaPortugaleteko VIII. Nazioarteko Zortzikote Jaialdiaren aurkezpen ekitaldian, Bilboko Argia taldea izan zan izarra baina hilaren 14tik 18ra goi mailako zortzikoteek parte hartuko dabe: Orbela, Manuel Iradier, Oldarra, Inside Voices, Langreano, Romo, Danok Bat eta Txipli-Txapla.
Azea, neguaren oparia
2007-11-13 10:53 Jan edanakUdako egun luze eguzkitsuetan baliogarriak diran elikagaiek ez dabe balio honezkero. Natureak neguan izaten diran katarro eta hotzei aurre egiten lagunduko deuskuen sasoiko elikagai osasuntsuak eskaintzen deuskuz, tartean, azea.
Haretx egurrezko txirbilen erabilerarako araudi barria
2007-11-12 18:47 Jan edanakHelburua, haretx egurrezko ontzietan onduak, fermentatuak edo zahartuak izan diran ardaoak babesteko araudia berrargitaratzea izan da, izan be, Europako Batasunaren araudian, haretx gustoa emoteko haretx egurrezko txirbilak ardaotara botatea onartua dago eta bateko eta besteko teknikak bereizteko araudia zehaztu beharra egoan.
Emakumeek Egindako Zinemaren XII. Erakusketea Bilbon
2007-11-12 17:02 BarriakBilboko Udaleko Emakume Sailak eta Simone de Beauvoir feministen taldeak antolatuta, ‘Zinemakumeak gara’ lelopean, zemendiaren 12tik 17ra, nazioarteko zinemaldietan saritutako zortzi film luze proiektauko dira, immigrazinoaren, biolentziaren, lanaren eta bikote hartu-emonen ikuspuntu femeninoa erakusteko.
Georgiako literatura eta idazleak izango dira Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokako konbidauak
2007-11-12 14:34 KultureaIgaz hasitako bidetik, Gerediaga Elkarteak Euskal Idazleen Elkarteagaz alkarlanean aurten be Euskal Herritik kanpoko idazleak konbidauko ditu Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokara. Aurten Georgia izango da herrialde konbidaua eta horretarako, Ertoba euskal georgiar alkartearen laguntzinoa izan da.
Gontzal Mendibil: 'sinboloek garrantzi handia dabe Arruperen bizitzan'
2007-11-12 14:33 BarriketanArrupe, nire isiltasuna aurkeztuko dau zemendiaren 14an
Urdaibai Biosfera Erreserbako Patronatuak dobako bisita gidatuak antolatu ditu hezeguneak ezagutzeko
2007-11-12 13:01Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuak barrualdeko hezeguneak eta bertan dagozan landare arrotz inbaditzaileak ezabatzeko proiektua ezagutzeko dobako bisita gidatuak eskainiko ditu.
Nazareteko ikasleek irabazi dabe 'Teknoskopioa 2007' ideia-lehiaketea
2007-11-12 11:56Danetara, 33 lan aurkeztu dira sariketara, eta, azkenik, epaimahaiak 'Tecnologías aplicadas al deporte' blog-ari emon deutso saria: mp4 irakurgailu bana taldeko kide guztiei, Eroski Fundazinoaren laguntzinoari esker.
Cassandra´s Dream
2007-11-09 13:50 Zinema kritikakWoody Allen Match Point-en moduko istorio bat atontzen ahalegindu da, baina film honek ez dauka ibilbiderik, astuna da, gogaikarria eta artifiziala, plastikozkoa.
Atom Rhumba zuzenean ikusteko azken aukerak amaitzen doaz
2007-11-09 13:28 MusikeaAtom Rhumba taldea 'Universal AmaTOUR' birako azken kontzertuak eskainiko ditu zemendian eta abenduan, eta behar dan legez agurtzeko, kontzertu berezi bi emongo ditu Donostian eta Bilbon 'Amateur Universes' diskoa grabau eben metalen taldeagaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...