Zeanuriko Erroten III. Ibilaldia’, maiatzaren 4an
2008-04-29 14:42Naturaz gozetako eta erroten ondare kulturala ezagutzeko aukerea eskaintzen dau ibilaldiak
Oinezko martxa honen helburuak ondokoak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea; eta azkenik, Olabarriko errotearen (bisitak hartzen dituan eta horretarako preparauta dagoan errotea) barri emotea.
2007an ardao produkzinoa % 6’9 bajatu zan
2008-04-29 13:04 Jan edanakProdukzino jatsiera handiena, ardao produktore nagusienak diran lurraldeetan emon zan, Italia, Frantzia eta Espainian. Ardao produkzinoa, Europan % 9’33 bajatu zan, 2002koagaz batera, azken 15 urteetako daturik bajuena Europako Batasunean.
Musikene Ikastegia Bruselan
2008-04-29 12:57 Euskaldunak munduanEuskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak, Musikenek, kontzertua emongo dau Arte Ederren Jauregian (BOZAR), maiatzaren 21ean. Emonaldia, Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria eta Kultura Kontseiluan Euskadik izango dauen partehartzearen ekitaldietako bat da.
Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXV. Bertsolari Txapelketeak gaur ekingo deutso ibilbideari
2008-04-29 12:18 BertsolaritzeaApirilaren 29an hasi eta bagilaren 5ean amaituko da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea. Arlo bitan banatzen da lehiaketea: arlo idatzia batetik eta bat-batekoa bestetik.
Bestalde, BIZKAIKO LOREAK txapelketako bertsoen liburua argitaratu dau Ikastolen Alkarteak.
Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak aurkeztu ditue
2008-04-28 19:18 BertsolaritzeaEuskaldungoaren atentzinoa geureganatuz, Bizkaiko esparruetan bertsolaritzea sustatu, bertsozaletasuna zabaldu eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Bizkaiko txapelketearen helburu nagusiak. Bizkaiko lurralde osora ailegetea be badau helburu eta, hori lortzeko, aurreikusitako hamasei bertso-saioak eskualde danatan orekaz banatuko dira.
Instalazinoek hartuko dabe protagonismoa Guggenheimen
2008-04-28 18:02 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak 'Instalazinoak: Guggenheim Bildumen aukeraketak' izenburuko erakusketea aurkeztuko dau bihar. Erakusketan, egungo artearen lau nazinoarteko artista adierazgarriren lana egongo da ikusgai: Rirkrit Tiravanija, Matthew Ritchie, Javier Pérez eta David Altmejd-ena.
Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sariak banatu ditue
2008-04-28 15:41 sariak-autortzakAugustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sari-banaketea egin da apirilaren 28an, iluntzeko 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Bertan izan dira Felix Aranbarri, Ondarroako Udalburua, eta Miren Josune Ariztondo, Bizkaiko Aldundiko Kultura Diputadua.
'Dragon Hunters' pelikuleak irabazi dau Animabasauriko sari nagusia
2008-04-28 15:26 BarriakFilm luze onenen atalean, hamar pelikula aurkeztu ditue aurten, eta epaimahaiaren ustez, Guillaume Ivernelek eta Arthur Qwakek zuzendutako Frantziako, Alemaniako eta Luxenburgoko koprodukzinoa izan da onena.
‘Botxoko mendi-mazelak deskubritzen’, zortzi bisita gidatu Bilbo ezezagunean
2008-04-28 14:46‘Bilbao Izan’ programea 2005ean abiarazo zan, uriko ondare historiko eta kulturala ezagutarazo eta jazoera historikoek uriaren bilakaeran izan daben eragina azaltzeko asmoz.
‘Abertzaleak eta euskara’, nazino politikoaz eta nazino kulturalaz
2008-04-28 14:42 Euskerea berbagaiKomunikabideetako kalaka gogaikarriak euskal nazinoaren muin-muineko auziak argitu ordez nahastu egiten ditualakoan, sasia garbitzeari ekin deutso Jose Manuel Odriozola egileak, abertzaleen artean euskereak zer leku hartzen dauen aztertzeko.
Euskal Herriko komunikabideetako dokumentazino zerbitzuetako gidea aurkeztu dabe
2008-04-28 14:27Komunikabideetako Dokumentazinoari buruzko I. Jardunaldietan, urtebeteko ikerketa-lanari esker, Euskal Herriko Hedabideetako Dokumentazino Zerbitzuetako on-line Gidea aurkeztu dabe. Teresa Agirreazaldegi, Milagros Ronco eta Idoia Camacho EHUko irakasleek gidea osotzen jarraituko dabela aurreratu dabe.
Ahozko historia-tailerrak ikasle gazteentzat Artea Arratiako Euskal Abertzaletasunaren Museoan
2008-04-28 14:05Asmoa 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zenbait personaren lekukotasunak entzuteko aukerea eskaintzea da. Persona horreek euren bizipenak eta Euskadiren historiako zenbait alditan sufridu eta bizi ebenari buruzko eretxiak adierazoko ditue.
‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, Herrien arteko III. Berba Probak Mungian
2008-04-28 12:53 Bertsolaritzea Izena emoteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Ondoko helbidea erabili: berbaprobak@gmail.comHerritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 10ean Herrien arteko III. Berba Probak egingo dira. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen hirugarren edizinoa da aurtengoa.
Leioako Udala VIII. Pop-Rock Lehiaketea martxan
2008-04-28 12:32 MusikeaLeioako Udala VIII. Pop-Rock Lehiaketako talde finalistak aukeratu ditue honezkero. Danetara, 116 taldek parte hartu dabe lehiaketan.
Erlijino, kultur eta zibilizazinoen arteko alkar aditzean aurrera egiteko proposamena aurkeztuko dabe
2008-04-28 11:50'Baketik' Arantzazuko Bake Zentroak erlijino, kultur eta zibilizazinoen arteko alkar aditzean aurrera egiteko proposamena zabalduko dau nazinoartean. 'Kultura arteko eta erlijino arteko alkarguneak. Proposamen bat eta 80 erregu eta testu bakearen alde' ekimena gaur aurkeztuko da Bilbon.
Rendition
2008-04-25 15:51 Zinema kritikakPelikulea ikusi eta gero, Traffic barria egiteko ahaleginetan jardun dabela emoten dau; kasu honetan, ostera, drogen gaiari oratu barik, terrorismoa hartu dabe ardatz. Dana dala, filmaren garpena motela eta hotza da, erritmo bakoa.
Funk Colective taldeak zarratuko dau ‘Bilbao Distrito Jazz’ programea
2008-04-25 15:45 MusikeaGaur, hilak 25, ‘Bilbao Distrito Jazz’ egitarauari amaierea emonaz, Funk Colective bilbotar taldeak joko dau da La Bolsan (Pelota Kalea 10, Alde Zaharra. 21:00etan).
Eskola arteko Jantzari Eguna Gernikan
2008-04-25 14:22 KultureaEskola arteko Jantzari Eguna ospatuko da domekan, apirilak 27, Gernikako Urbieta kiroldegiko futbol zelaian. Allende Salazar, Barrutia, Mertzede, San Fidel eta Seber Altube ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta DBH-ko 1.210 umek parte hartuko dabe.
Aitzol Aramaio: ‘lehenengoz filma ikusi eta hamar bat minutuz isilik gelditu nintzan’
2008-04-25 13:03 BarriketanZine zuzendari ondarrutarra























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...