EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak Alberto Magno zientzia fikzinozko literatur lehiaketearen 21. edizinoa deitu dau

Bizkaie! 2009-07-06 14:24   Kulturea

Lehiaketearen aurreko edizinoan, 64 kontakizun aurkeztu ziran, guztiak gaztelaniaz idatzita. Hainbat lekutatik bialdu zituen: Argentina (7), Kuba (4), Mexiko (2), Peru (2), El Salvador (2), Txile (1), AEB (1), Alemania (1) eta Espainiako hainbat lekutatik (44). Lanen artean aitagarria da EHUra atxikitako sei personak parte hartu ebela.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak Alberto Magno zientzia fikzinozko literatur lehiaketearen 21. edizinoa iragarri dau. Kontakizunak euskeraz edo gaztelaniaz idatzita egon daitekez eta lanak aurkezteko epea urriaren 2ra arte egongo da zabalik, antolatzaileek gaur jakinarazo dabenez.

Jatorrizkoak (hiru ale) eskura emongo dira edo, bestela, postaz bialduko dira Zientzia eta Teknologia Fakultadera (Dekanotza, 644 posta-kutxa, 48080 Bilbo). Iberiar penintsulatik kanpo bizi diran parte-hartzaileek posta elektronikoz bialdu ahal izango ditue, alberto.magno@ehu.es helbidera.

Epaimahaiaren erabagia zemendiaren 12an jakinarazoko da EHUko Leioako campuseko Areto Nagusian, Fakultadearen zaindari Alberto Magnoren eguna ospatzeko egingo dan ekitaldian, hain zuzen be. Epaimahaia Euskal Herriko Unibersidadeko irakasleek osotuko dabe.

Lehiaketan 3.500 euroko lehenengo saria eta 1.500 euroko bigarrena egongo dira kontakizunetarako. Lanek gitxienez 15.000 eta gehienez 30.000 berba izango ditue. Era berean, 1.500 euroko beste sari bat be emon ahal izango jako EHUko kide batek aurkeztutako kontakizun onenari.

Lehiaketearen aurreko edizinoan, 64 kontakizun aurkeztu ziran, guztiak gaztelaniaz idatzita. Hainbat lekutatik bialdu zituen: Argentina (7), Kuba (4), Mexiko (2), Peru (2), El Salvador (2), Txile (1), AEB (1), Alemania (1) eta Espainiako hainbat lekutatik (44). Lanen artean aitagarria da EHUra atxikitako sei personak parte hartu ebela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu