Bilboko Aste Nagusia Kultur Ondarearen Altxor izentau dabe

Bizkaie! 2009-07-02 15:45

Aste Nagusia beste 44 hautagaigaz egon da lehian, besteak beste Sanferminakaz, Cadizeko Inauteriakaz edo Santiago Bideagaz. Danetara, 14.027 boto jaso ditu Bilboko Aste Nagusiaren hautagaitzeak. Sailkapenean bigarren, Leongo Filandón (12.687) izan da eta hirugarren, barriz, Santiago Bidea (11.893).

Hamargarrenera bitartean, hona hemen sailkapena:

4) Procesión de la Virgen de la Salud de Algemesí (Valencia): 10.327 boto
5) Leyenda de los amantes de Teruel: 9.771
6) Fallas de Valencia: 8.798
7) Tradición de la Virgen del Pilar de Zaragoza: 8.489
8) Leyenda del Lagarto de la Malena de Jaén: 8.117
9) Carnaval de Cádiz: 7.104
10) Bienal de Flamenco de Sevilla: 6.881

Aste Nagusia Estaduko Ondarearen hamar kultur altxorretako bat izateko izentaua izateak gure jaiaren eredua balioztatzen dauela esan eban orain egun batzuk Isabel Sánchez Robles Jaietako zinegotziak eta gaur pozez zoratzen dagozala adierazo dau, herritarrei parte hartzeagaitik eskerrak emoteaz batera.

Pasa dan bagilaren 15ean, Espainiako Ondare Inmaterialen 10 Altxorrak aukeratzeko herritarren hauteskundearen epea hasi zan, Bureau Internacional de Capitales Culturalesek garatzen dauen ekimenaren arabera, estaduko ondare inmaterial eta aberatsa sustatzeko, zabaltzeko, sentsibilizetako eta gordeteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu