Gasteiz zirku erraldoia izango da garagarrilean
2009-07-02 17:14Garagarrilaren 4tik 12ra, munduko zenbait lekutako 4.000 inguru malabarista batuko dira Arabako uriburuan, Europako Malabaristen 32. Konbentzinoaren harian. Zortzi egunak bizi-biziak izango dira, eta, zirkuko zenbait diziplina ikusgai egongo diranez, oso gatxa izango da aspertzea.
Garagarrilaren 4tik 12ra, munduko zenbait lekutako 4.000 inguru malabarista batuko dira Arabako uriburuan, Europako Malabaristen 32. Konbentzinoaren harian. Zortzi egunak bizi-biziak izango dira, eta, zirkuko zenbait diziplina ikusgai egongo diranez, oso gatxa izango da aspertzea.
Kontuak kontu, jarduera ugari antolatu ditue: tailerrak, kontzertuak, umeentzako jarduerak, inprobisazinoak, monozikloko hockey-txapelketak, bolei mazoko txapelketak eta bestelako ezustekoak. Duda barik, Gasteiz malabarismoaren uriburu europarra izango da datozen egunotan, txiki eta nagusien gozamenerako.
Besteak beste, Loco Brusca eta Antonio Álvarez artistek edo Carampa eta Rogelio Rivel zirku-eskolek euren trebetasunak erakutsiko deuskuez, ikusgarria eta jentetsua izango dan ekitaldian. Musikea be ez da faltako eta, berbarako, jazza eta ska estiloak buztartzen dituan Tokyo Ska Paradise Orchestra musika-bandak garagarrilaren 11n joko dau.
Egitarau ugariaren zati handi bat Mendizabalan garatuko da, 86.000 metro koadrotik gorako eremuan, hain zuzen be. Bertan, kanpatzeko hiru gune, karpetarako azalera handia eta ekitaldi ikusgarrienez gozetako atari zabaleko eremua jarriko dira (suzko malabarrak, aire-ikuskizunak...). Bestetik, honako eszenatoki honeetan be garatuko dira aurreikusitako jarduerak: Europa Jauregia, Mendizorrozako pabilioia, Arabako Campusa, Plaza Berria eta Foru plaza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!