Biok, metal siku eta gordina

Saioa Torre Gereketa 2009-07-02 15:43   Musikea

'Hamar kantak osotzen dabe lana... edo hamabik'. Diskoaren kredituetan hamar kanta baino ez dagoz, 'hamaikagarrena minutu bateko isilunea da eta, hamahirugarrena, aurtengo Ibilaldiaren kantea, 'Gerizpetik eguzki begire', geuk egindakoa'. Disko honek aurrekoaren bidetik jo dau, metal gordinaren bidetik eta thrash ikutuakaz.

'Gauzak gure erritmoan egitea gustetan jaku, ezelako presinorik barik'. Hamar urtean disko bi atara dituela azaltzeko Biok taldeko Julen kideak erabilitako argumentua da. Horrek erakusten dau Usansoloko taldearen jarduna, kantak ondo pentsauta grabau eta aurkeztu gura izatea. Azken urte biko lanaren emoitzeak gaur ikusi dau argia, 'Gaur ez da dena grisa' izenburupean. Aurreko diskoa Metak-egaz atara ostean, orain Baga-bigaren eskutik datoz Ibon Negreira (ahotsa), Asier Simarro (gitarrea eta ahotsa), Julen Gomez (bajua eta ahotsa), Imanol Larraarroitajauregi (bateria) eta Unai Garcia (gitarrea).

'Hamar kantak osotzen dabe lana... edo hamabik'. Diskoaren kredituetan hamar kanta baino ez dagoz, 'hamaikagarrena minutu bateko isilunea da eta, hamahirugarrena, aurtengo Ibilaldiaren kantea, Gerizpetik eguzki begire, geuk egindakoa'. Disko honek aurrekoaren bidetik jo dau, metal gordinaren bidetik eta thrash ikutuakaz. Ahotsak be, antzekoak dira, golpeka, indartsu. Letrei jagokenean, 'arlo pertsonalean bolada batean izandako bizipen ezkorren ganekoak dira asko'. Halanda be, tartean, 'Gaur ez da dena grisa' kantea egin eta diskoari izen hori jartea erabagi eben.

Diskoa igazko abendua eta aurtengo maiatza bitartean dago grabauta Zarauzko Fidelenea estudioan. Halanda be, bateariaren doinuak euren lokalean grabau ditue, 'bertako sonoridadea gehiago gustetan jakulako, bateriaren soinua sikuagoa dalako lokalean'.

Biok taldea 1999an sortu zan Deiadar taldearen errautsetatik. 2001ean, lehenengo maketea grabau eben eta, urte berean, Urduña Hiria maketa lehiaketea irabazi. Ordutik, hainbat lehiaketa irabazi ditue eta Gaztea irratiko 12. maketa lehiaketan entzuleen saria lortu eben.

Honezkero, disko barriko kanta batzuk zuzenean jo izan ditue, 'probetan joateko'. Aurrerantzean, kontzertuak emotea da euren amesa. Orain arte, data bi ditue zehaztuta: garagarrilaren 30ean Lizarran eta abuztuaren 8an Leitzan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu