Zinea Euskeraz programeak astegoien honetan emongo ditu lehen pausuak erkidegoko hainbat aretotan

Bizkaie! 2009-07-02 14:27   Barriak

Zinea Euskaraz ekimenaren helburuak ondokoak dira: EAEko zine areto komertzialetan estreinauko diran pelikulak euskeraz bikoiztu eta eskaintzea, film barrien gaztelaniazko estreinuakaz batera euskerazko bertsinoak be eskaini ahal izatea eta, horrezaz gan, kaleratzen diran DVD komertzialetan euskerazko bandea gehitzea.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Euskadiko Filmategiaren bitartez, abian jarritako Zinea Euskaraz ekimenak astegoien honetan izango ditu bere lehen proiekzinoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sei zinema areto komertzialetan (Bilboko Multicines eta Renoir eta Basauriko Bilbondon; Donostiako Antiguo Berrin; Gasteizeko Floridan eta, azkenik, Errenteriako Niessen aretoan).

Zine areto komertzialetan euskeraz bikoiztutako pelikulen sustapena lortu nahi dauen programa honetako arduradunak hasi dira zenbait pausu emoten, eta lehenengoa bariku honetatik aurrera (Garagarrilaren 3, 4 eta 5ean) emongo dabe. Aurretik euskeraz bikoiztu diran pelikulak barriro emonaz hasiko dabe ekimena. Horretarako, edade guztietako ikusleei zuzendutako, eta estreinau ziran garaian arrakastea izan eben zenbait film aukeratu ditue, besteak beste, 'Aupa Etxebeste!', 'Perez Sagutxoa' edo 'Obaba' filmak ikusi ahal izango dira euskeraz zine aretoetan astegoien honetan.

Zinea Euskaraz ekimenaren helburuak ondokoak dira: EAEko zine areto komertzialetan estreinauko diran pelikulak euskeraz bikoiztu eta eskaintzea, film barrien gaztelaniazko estreinuakaz batera euskerazko bertsinoak be eskaini ahal izatea eta, horrezaz gan, kaleratzen diran DVD komertzialetan euskerazko bandea gehitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu