Natxituarrak Urriko Azken Astelehenari kantari
2007-10-24 17:43 BertsolaritzeaNatxituko Bolatokian baina, hamaika gazte ikusi doguz gogotsu. Xabier Enbeita gidari dala Natxituko bertso-eskolea begien aurrean daukagu: Xabier bera, Ander, Arano, Markel, Iker, Dani, Iratxe, Irati eta Imanol bertako bertsolariak dira. Halanda be, Amorototik Alex batu jake, Lekeitiotik Toko, Gernikatik Ander Unda eta Jon Telletxea Ibarrangelutik.
Lau herrialdetako taldeak izango dira Getxoko XXVII. Aste Koralean urriaren 29tik zemendiaren 1era
2007-10-24 15:58 MusikeaAurten, Singapur, Erresuma Batua, Kuba eta, ohikoa danez, Getxoko taldeek parte hartuko dabe Getxoko XXVII. Aste Koralean. Kontzertuak 19:30etan hasiko dira Algortako Getxo Antzokian eta sarrerak gonbidapenez jaso daitekez Getxoko Kultur Etxean hilaren 22tik.
Marilyn Monroeren ganeko erakusketea ikusgai, Bilbon
2007-10-24 15:15 BarriakArtista ezagunaren jantziak eta beste hainbat objektu batzen dituan 'Marilyn íntima/Intima Marilyn' izeneko erakusketea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik Zabalguneko eraikinean.
Eusko Jaurlaritzeak eta ONCEk 75 literatur liburu gehiago euskeratuko ditue itsuentzat
2007-10-24 12:53 Euskerea berbagaiHelburu horretarako Kultura Sailak 70.000 euro jarriko ditu eta ONCE arduratuko da egin beharreko moldaketez. Esangura horretan, itsuentzako egokitutako literatura titulu horreek, euskal eta literatura unibersalekoak, eskuragarri jarriko jakez itsu euskaldunei.
Euskera eta euskal kulturearen ikastaroak izango dira Bartzelona, Berlin eta Brnoko unibersidadeetan
2007-10-24 12:35 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan. Egun 11 herrialdetako 21 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaroak.
Jesus Atxa ohorezko euskaltzaina hil da
2007-10-24 11:44Euskaltzaindiak 1967ko abuztuaren 25ean euskaltzain urgazle izentau eban eta euskaltzain ohorezko, barriz, 1998ko apirilaren 24an.
'Tabuak Saltsa berdean' Pako Aristiren eta Mikel Markezen eskutik
2007-10-24 11:31 MusikeaBilboko Kafe Antzokian, Gabriel Aresti euskaltegiak antolaturiko kultur egitarauaren barruan izango dira gaur, urriak 24, 11:30ean eta 19:30ean.
'Pakea Bizkaia 2009' itsasoan barriro
2007-10-23 19:51 Euskaldunak munduanUnai Basurko eta Gonzalo Gandariasek 'Pakea Bizkaia 2009' belauntziagaz Transat Jacques Vabre ozeanoan zeharreko estropadan parte hartuko dabe.
Muted barru-barrutik
2007-10-23 18:07 MusikeaAbadiñoko taldeak 'Sena' izeneko diskoa kaleratu dau, mtal doinuetan oinarritutako kanta indartsuakaz baina melodikotasuna galdu barik. Lehenengo kontzertua urriaren 27an izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eta, aurreratu daben legez, berezia izango ei da.
Petti barriro martxan
2007-10-23 15:43 MusikeaAzken urteotan gerizpean egon arren, orain dala urtebete Hauxe diskoagaz etorri jakun Petti eta hasitako ibilbide barriari gogor ekin deutsola jakinarazoteko, 'On' disko barria kaleratu dau.
Bernardo Atxagak webgunea eta bloga zabaldu ditu
2007-10-23 12:25Abuztutik, Atxaga Ameriketako Estadu Batuetako Nevada estaduko Reno urian dago. Halanda be, tartean makinatxu bat kilometro izan arren, teknologia barriek espazio hori gitxitu eta Atxaga hurrago izaten lagunduko dabe www.atxaga.org webguneari esker.
Nontzeflash V. Animazino Lehiaketea martxan
2007-10-23 12:09 BarriakNontzeberri webguneak eta FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdiak Nontzeflash V. Animazino Lehiaketea abiarazo dabe. Lehiaketea on-line izango da Nontzeflash webgunean eta lan onenak FANT 2008n emongo dira, lehiaketearen antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Euskal-Erromantze Linguistika II. Jardunaldiak Bilbon
2007-10-23 11:48 Euskerea berbagaiEusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailak urriaren 24, 25 eta 26rako, Bilbon (Deustuko Unibersidadea), Euskal-Erromantze Linguistika II. Jardunaldiak antolatu ditu, bai Hizkuntza eta Literatura Saileko kideentzat zein Historia-Geografia Sailekoentzat eta Filologia, Historia eta Artxibistika alorreko profesional, ikertzaile eta unibersidadeko ikasleentzat.
Hogeita bi konpainia, BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen IX. Jaialdian
2007-10-22 19:39Urriaren 26tik zemendiaren 4ra, Japonia, Brasil, Argentina, Suitza, Frantzia eta Portugaldik etorritako artistak eta Euskal Herrikoak zein Estadukoak Bilboko areto desbardinetan lanean ikusteko aukerea izango da 10 emonaldi eta 45 ikuskizunetan.
Erositakoa faltsua dala? SMSa bialdu
2007-10-22 15:54Errusiako Kristall vodkea egiten dauen enpreseak botila bakotxean kode bat imini dau; kode hori SMS baten bitartez bialtzen badogu euren web gunera, erosi dogun vodka benetakoa dan ala ez erantzungo deuskue. Bestalde, botila hori faltsua bada, holan esaten deuskue beste SMS baten bitartez.
Nuria Perez: 'benetako burrukea papel artean dago'
2007-10-22 15:40 BidaideNazinoarteko borondatezko lankidea
Jexux Mari Irazu eta Uxue Alberdi finalaurrekoetara
2007-10-22 13:16 BertsolaritzeaJexux Mari Irazu eta Uxue Alberdi Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan dagoz honezkero eta Sukia oriotarrak eta Jon Martinek eta Unai Muñoak be aukera handiak ditue aurrera egiteko.
Eusko Jaurlaritzeak Irakurri 2007 kanpainea jarri dau martxan, liburutegiak herritarrei hurreratzeko
2007-10-22 11:14Egitasmoko jarduera nagusienetako batean Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako DBHko ikastetxe publiko eta pribatuetako 12 eta 16 urte bitarteko ikasleak izango dira protagonista, argazki digitalaren lehiaketa batean parte hartuko dabelako. Gaia ‘Liburua agiri dauen erretratua’ izango da.
Badator Santo Tomas eguna, badator The Pub Ibiltaria
2007-10-19 15:49 MusikeaOrain dala hamabi urte hasitako abenturearen hamaikagarren frutua aurkeztu dau gaur Oskorrik, hau da, igazko Santo Tomas egunean grabautako diskoa. Ganera, orain arteko kanta horreek batuko dituan www.thepubibiltaria.com webgunearen barri be emon dabe, aurtengo ekimena preparetan hasteko koadernotxuez gan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...