Espainiako Musika Akademiak Difusino Saria emon deutso Donostiako Jazzaldiari

Bizkaie! 2008-02-21 14:45   Musikea

Jazzaldi donostiarrak 43. edizinoari ekingo deutso aurten, 1.400 musikari hartu ditu orain arte eta, ondorioz, azken urteetako sorkuntza jazzistikoaren eredutzat jo dabe.

‘Euskal Kantu Txapelketa’-ren Bizkaiko 2008ko edizinoa Getxon hasiko da

Bizkaie! 2008-02-21 14:19   Musikea

Ekimenaren helburuak prentsaurrekoan azaldu ditu Juango Zelaiak, Euskal Kantuzaleen Alkartearen antolatzaileak: euskal kantagintzea zabaldu eta erakustarazo, kantetako zaletasuna biztu, eta kantari barriak plazaratu.

Gernika-Lumoko merkatarien % 81ek euskerea erabilten dau eguneroko jardunean

Bizkaie! 2008-02-21 13:50   Euskerea berbagai

'Apurka-apurka euskeraz egitea merkataritzarako errentagarria dala konturatzen ari dira saltzaileak, azken batean, hitzarmena sinatzeak, kontsumitzailearen eskubideen alde lanean dabilzala erakusten dauelako’

‘Vine, vi y me vendí’ Lendakaris Muertos taldearen disko barria zezeilaren 25ean salgai

Bizkaie! 2008-02-21 13:37   Musikea

Diskoaren zuzeneko aurkezpenak Bizkaian hasiko ditu Lendakaris Muertos taldeak, Santurtzin, hain zuzen, La Kelo Gaztetxean, Honoris Causa taldeagaz batera. Hitzordua, zezeilaren 23an, zapatuan, 20:00etatik aurrera.

Irlandako gaelikoa laguntza beharrean

Bizkaie! 2008-02-21 11:28

Lá Nua gaelikoz argitaratzen dan egunkariak ateak zarratu leikez laster, Ipar Irlandako administrazinoak dirulaguntzinoa murriztea erabagi ostean.

Bosteko erakusketa ibiltariak Iñaki Cerrajeria, Carlos Marcote eta Patxi Coboren artelan barriak jarri ditu ikusgai

Bizkaie! 2008-02-21 10:48   Kulturea

Bostekoren XI. edizinoak lehen aldiz dakarz argazkiak Patxi Cobo bizkaitarraren eskutik, izan be, Patxi Cobo artistarik nabarmenena eta personalena da euskal argazkilaritzan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arte bitartekaritzeari buruzko eztabaida-saioa Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2008-02-21 10:07

Arte bitartekaritzearen egiturak eta praktiak aztertuko ditue gaur, hilak 21, Euskal Herriko arte garaikidea gaitzat dauen ‘Artea Zintzilik’ eztabaida-saioen barruan.

Txakolingileek Interneten salduko dabe aurrerantzean euren produktua

Bizkaie! 2008-02-20 17:37

Txakolinak garai barrietara moldatzeko pausu garrantzitsua emon dau, eta hemendik aurrera, merkataritza elektronikoan jarduteko plataforma bat be izango dau. Produktu honetako hiru jatorrizko deituretako ardaogileek Interneten indarrak batu eta www.txakoli.com webgunea sortzea erabagi dabe.

Puntu bana Ipar Uribe eta Busturialdearentzat

Bizkaie! 2008-02-20 16:48   Bertsolaritzea

Igazko talde txapeldunak, Ipar Uribek lortu dau aurtengo sariketako lehen puntua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Waldheim taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2008-02-20 13:59   Musikea

Bilbotik urten eta mundura zabaldu guran, Waldheim taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau: 'Fight against time'. Kanta danak dagoz ingelesez, aitatutako helburu horregaitik, 'ez dogulako gura hemen geratu, kanpoan jo gura dogulako eta ingelesa gaztelania edota euskerea baino hizkuntza internazionalagoa dalako'.

Kaotiko taldeak Adrenalina izeneko lan barria kaleratu dau

Bizkaie! 2008-02-20 13:58   Musikea

Taldearen bosgarren diskoa da. Hamahiru kanta aurkezten ditue, danak erderaz bat ezik: Paradisua taberna. Kanta horri Xabier Silveira bertsolariak jarri deutsoz berbak.

Rosendo eta Barricada ‘Otra noche sin dormir’ biran

Bizkaie! 2008-02-20 13:38   Musikea

‘Otra noche sin dormir’ birearen barruan, apirilaren 4an, Donostiako Anoetako Belodromoan lehenengo kontzertua emon ostean, maiatzaren 9an Bilbon joko dabe, Casillan, eta, bagilaren 28an, barriz, Iruñeako Anaitasuna aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Abian da ‘Zirkuitoa’, Euskadiko arte eszenikoen arloko zirkuitu amateur bakarra

Bizkaie! 2008-02-20 11:12   Kulturea

Zirkuitoak, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antzerki-talde amateurren jarduerea sustatzeko antolatzen dauen ekimenak bultzada sendoa izango dau zezeilaren 21ean hasiko dan zortzigarren edizinoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskera eta euskal kulturearen lehenengo ikastaroak eskainiko dira Argentinako bi unibersidadetan

Bizkaie! 2008-02-20 10:51   Euskaldunak munduan

Argentinako lehenengoak diran bi barri honeekaz, dagoeneko 13 herrialdetako 26 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaro honeek.

Eusko Jaurlaritzeak eta Kolonbiako Gobernuak loturak estutuko ditue hizkuntzearen alorrean

Bizkaie! 2008-02-19 18:32   Euskaldunak munduan

Akordioa zezeilean zehar izenpetuko da, Paula Marcela Moreno Kolonbiako Kultura ministroak Euskadira egingo dauen bisitaldiaren barruan.

Microsoftek ez ete dauka mugarik?

Goton Plaza Informatikoa 2008-02-19 18:04

Handikeria, harrokeria eta handinahia mugarik bakoak dira eta asko daukanak gehiago nahi izaten dauela gauza jakina da. Internet munduan be bardin pasetan da. Microsoftek Yahoo! erosteko egindako 30.000 miloe euroko eskaintzeak zaparrada handia eragin dau.

Eusko Jaurlaritzeak 460.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Euskerearen Erakunde Publikoari

Bizkaie! 2008-02-19 17:42   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak baimena emon deutso Kultura Sailari Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoagaz indarrean dauen euskerea bultzatzeko alkarlan-hitzarmenari 2008. urteari jagokon jarraipena emoteko.

‘Xabier Landaburu: bizitza osoa euskal herriaren kausarentzat’ erakusketea Gasteizen

Bizkaie! 2008-02-19 14:35

Xabier Landaburu Fernández de Betoño beste adibide bat da, euren gaitasun bikainean eta gizarte eta ikasketa prestakuntzan oinarriturik, ongizatezko etorkizuna sakrifikau eta herri bategazko eta gogo-asmo batzuekazko maitasunaren alde burrukatu zan euskaldunen belaunaldi ereduzko haretan.

Astegoienean hasiko da 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2008-02-19 11:51   Bertsolaritzea

Arabako lurraldean eta esparru desbardinetan bertsolaritzea sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Arabako Txapelketearen helburu nagusiak.

Getxoko Kultur Etxeak urteko kultur egitaraua aurkeztu dau

Bizkaie! 2008-02-19 10:51

Egitarau finkoan aldaketa batzuk izan dira, berbarako, orain arte udagoienetan egin izan diran kontzertuak udabarrietan egingo dira, 'Udabarriko Kontzertuak' izenburupean. Aurten, martian izango da zikloa.