Euskal Herriko XXI. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Altsasun jokatuko da bagilaren 20an
2009-06-16 11:41 BertsolaritzeaIkastolen Konfederazinoak, Bertsozale Elkartearen lankidetzeagaz eta Altsasuko Udalaren babespean antolatutako txapelketako finala Altsasuko Burunda frontoian jokatuko da datorren zapatuan, bagilaren 20an, goizeko 11:00etan hasita.
Urteak dira bai Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoa, bai lurraldeetako alkarteak Euskal Herriko ondare kulturalaren parte dan bertsolaritzea lantzen hasi zirala. Horri esker, ahozko tradizino euskaldunaren adierazpide nagusia gaur egun presente dago euskal lurralde guztietan. Eskolarteko Bertsolari Txapelketea ume eta gaztetxo bertsozaleen pizgarri eta bertsolaritza irakasleen akuilu ez eze, bertsolaritzearen etorkizuna ziurtatuko dauen jai handia izateko sortu zan be. Holako egunek urte osoko lana dabe oinarri, astero-asteroko bertso-eskoletatik hasi eta txapelketen antolaketeak dakartzan zereginetara, tartekorik ahaztu barik.
Honezkero, Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketeak 21 urte ditu, eta ume eta gaztetxo euskaldunen artean euskal kultura eta hizkuntzearen erabilerea sustatzeaz gan, ekitaldiak bertsozale eta euskaltzaleentzako topagune izan nahi dau eta herrialde osoko ikastolek eta bertso-eskolek egiten daben lana bultzatu nahi dau.
Kontuak kontu, zapatuan kantauko daben ume eta gaztetxoak eremu desbardinetakoak dirala: ingurualde euskaldunak, ez hain euskaldunak, nekazal girokoak, kaletarrak... Beraz, Altsasuko finalean Euskal Herriko errealidade gehienak ikusgai izango dira.
Ikastolen Konfederazinoak txapelketea antolatzeko honako laguntzaile eta babesleak izan ditu: Altsasuko udala, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK.
Gaiak Fernando Anbustegi elizondotarrak jarriko ditu, eta ondokoak izango dira parte-hartzaileak:
Bertsolariak:
Gaztetxoen mailan (14 urte artekoak)
- Beñat Olano (Gasteiz, 11 urte).
- Peru Abarrategi (Aramaio, 11 urte).
- Beñat Mendia (Zeanuri, 14 urte).
- Olatz Ipiña (Arrigorriaga, 14 urte).
- Mikel Iturriotz (Urretxu, 14 urte).
- Haritz Mujika (Asteasu, 13 urte).
- Ortzi Murua (Azkaine, 14 urte).
- Maddi Sarasua (Itsasu, 14 urte)
- Idoia Saez (Iruñea, 13 urte).
- Mikel Lasarte (Barañain. 13 urte).
- Eñaut Saldunbide (Anhauze, 14 urte).
- Allande Etxeberri (Lasa, 14 urte).
- Johaiñe Sarraillet (Lakarri, 12 urte).
- Ibai Capot Tornary (Zalgize, 12 urte).
Ariketak
- Gai baten inguruan hasierako bertsoa. Bi talde egingo dira eta bertsolariak aurreratu heinean botako dau bere bertsoa.
- Lau oinak emonda 8ko txikian bertso bana, hemen be zazpiko 2 talde egingo dira eta bertsolariak aurreratu heinean botako dau berea.
- Binaka ofiziotako gaian, 2na bertso 8ko txikian.
- Berbea emonda bertso bana, 8ko handian/txikian.
- Binaka ofiziotako gaian, 2na bertso 8ko handian.
- Azken agurreko bertso bana.
* Bazkaria 13:30ean (Zelandi pelotalekuan, Burunda pelotalekutik 400 metrora).
Arratsaldeko saioa, 15:30ean hasiko da.
Gazteen mailan (15-18 urte bitartekoak)
- Xabi Igoa (Aramaio, 17 urte).
- Ander Solozabal (Gasteiz, 17 urte).
- Peio Ormazabal (Arrigorriaga, 16 urte).
- Txaber Ormazabal (Arrigorriaga, 14 urte).
- Amaia Iturriotz (Urretxu, 16 urte).
- Ane Labaka (Lasarte, 16 urte).
- Saioa Alkaiza (Iruñea, 18 urte).
- Josu Sanjurjo (Lesaka, 15 urte).
- Maddiane Txoperena (Hendaia, 15 urte).
- Maiana Irigoyen (Baiona, 17 urte).
- Mattin Luku (Donibane Garazi, 17 urte).
- Bixente Irigoyen (Baigorri, 17 urte).
- Gillen Negeloua (Urdiñarbe, 16 urte).
Ariketak:
- Agur bana modu tradizionalean.
- Binaka ofiziotako gaian, 2na bertso 8ko handian.
- Binaka ofiziotako gaian, 3na bertso 8ko txikian.
- GALBAHEA, 13 bertsolaritatik 6 aukeratuko dira.
- Kartzelako lana: puntuari erantzun eta gaia emonda 2 bertso (gehienez 5 puntuko bertsoak).
- Azken agurreko bertso bana.
17:30etik aurrera sari banaketea (Unai Hualde, Koldo Tellitu, Iñaki Murua, Xabier Silveira, Maialen Iribarren, Manolo Arozena...); aurkezle eta gai-emoile: Fernando Anbustegi (Elizondo); epaileak: Ekaitz Elorriaga (Araba), Mirari Azula (Bizkaia), Bakarne Urreaga (Gipuzkoa), Eneko Bidegain (Lapurdi), Xan Alkat (Nafarroa Beherea), Gaizka Sarasola (Nafarroa).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!