Jacques Etcheverry euskaltzain urgazlea hil da
2008-03-26 14:46Euskaltzaindiak jakinarazo dauenez, martiaren 22an, pasa dan zapatuan, hil zan Jacques Etcheverry euskaltzain urgazlea, 86 urte zituala. Ehorzketea gaur izango da, martiak 26, eguaztena, arratsaldeko 14:15ean, Donibane Lohizuneko eleizan.
Zirkuitoak bi antzezlan eskainiko ditu Bilbon, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginaz
2008-03-26 14:26 KultureaPrograma honen bultzadea sano esanguratsua da, batez be gogoan hartzen bada Euskadin Arte Eszenikoen alorrean dagoan zirkuitu amateur bakarra dala. Zirkuitoak 1.700 ikusle baino gehiago batu zituan 2007ko edizinoan, eta 2001ean abian jarri zanetik, 16.000 ikusle inguru erakarri ditu.
Bilboko jaietarako kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik dago
2008-03-26 13:52Egile bakotxak lan bi aurkeztu ahal izango ditu eta obra horreek originalak izan behar dabe. Karteleko testua honako hau izango da: 'Bilbao 2008, Aste Nagusia, Abuztuak 16-24 Agosto'. Lanak aurkezteko azken eguna 2008ko apirilaren 30a da, 13:00etara arte.
Tequila agertokietara bueltauko da Bibao BBK Live Jaialdian
2008-03-26 11:12 MusikeaTalde espainiar-argentinarra 25 urte egon da deseginda baina orain, barriro alkartu eta 10-12 kontzertu eskainiko ditue garagarrilean eta abuztuan.
Ruper Ordorikak apirilaren 10ean kaleratuko dau ‘Hamar terdietan’ izenburuko zuzeneko diskoa
2008-03-26 10:45 Musikea2006ko urriaren 26an eta 27an, Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabautako kantak zein irudiak batuko ditu lan barriak CD eta DVD batean.
Champagne, hazten doan lurraldea
2008-03-25 17:41 Jan edanakChampagne Frantziako lurralderik ezagunena da mundu zabalean. Orain arte, 35.000 hektarea lur erabilten ziran txanpana egiteko mahastiak landatzeko baina, eskaera hain handia izanik, ez ziran kapaz mundu guztiko herrialde guztietatik etozan eskaerei aurre egiteko.
Euskal etxeetako euskera irakaslegaiak trebatzeko programa barria jarri dabe martxan
2008-03-25 17:07 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzearen 'Euskara Munduan 2008-2011' egitasmoak Argentina, Txile, Brasil, Peru eta Kolonbiako euskerazko 28 irakaslegai trebatuko ditu. Taldeak irakas-molde bera segiduko dau: Internet bidezko eskolak, Euskal Herritik tutorizauta, eta barnetegi bi urtean.
Sarako Biltzarrak inoiz baino idazle gehiago batu ditu
2008-03-25 13:46Aurten, Biltzarraren 25. urteurrenean, Arbelbide eta Peillen idazleak omendu zituan. Lapurdiko herrian 130 idazle baino gehiago batu ziran literaturgileen eta irakurleen alkarrizketarako ferian.
Taiwan Txinatik gero eta hurrago
2008-03-25 13:25 BidaideTibeteko egoera gordinak eta aurkariak egindako deskalifikazino kanpaina gogorrak ez dabe lortu Frank Hsieh politikariaren subertea aldatzea. Zapatuan, martiak 22, Taiwaneko hauteskunde presidentzialak galdu zituan botoen % 42gaz, inkestek aurreikusten eben moduan.
Itxaso Gerediaga: 'Ibilaldia Amorebieta-Etxanori eskaintzen deutsagu, herriari'
2008-03-25 11:06 BarriketanAndra Mari Ikastolako presidentea
Acido C donostiarren zuzenekoek publikoa atrapau dabe
2008-03-25 10:31 MusikeaFunky, soul, disko house, acid jazz eta jantzarako musika baltza egiten dabe. Kontzertuei jagokenez, Donostiako Fnac aretoan izango dira martiaren 27an eta Bilbokoan 28an; gero, barriro joko dabe Donostian, Doka aretoan, apirilaren 12an.
Doctor Deseo disko barriagaz jatorku
2008-03-18 13:42 Musikea'Sexo, Ternura y Misterio' izeneko disko barriaren aurkezpen ofiziala Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da martiaren 28an, 22:00etan. Ostean, hainbat aretotan joko dabe, tartean Bilboko Kafe Antzokian.
Barakaldoko X. Manga eta Anime Jardunaldiak izango dira martiko azken astean
2008-03-18 13:24 jardunaldiakTopaketen indarguneak anime emonaldiak izango dira, duda barik, bai telesaioenak bai eta pelikulenak be. Martiaren 25etik 29ra bitarteko jardunaldiak goizez eta arratsaldez egingo dira, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Sarrerea eta antolatzen diran lehiaketa eta jardueretan parte hartzea dobakoa da.
Andere Arriolabengoak zuzenean lortu dau finalerako txartela Aramaion
2008-03-18 13:04 BertsolaritzeaGasteizko Principal antzokian apirilaren 5ean jokatuko dan Arabako Bertsolari txapelketako finalean honako bertsolari honeek izango dira: Manex Agirre, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Andere Arriolabengoa eta Zigor Enbeita.
Durangoko bonbardaketea gogoan hartuko dabe jazoerearen 71. urteurrenean
2008-03-18 11:13Udalak eta Gerediaga Elkarteak hainbat ekimen antolatu ditue martiaren 31ren harian. Toti Martinez de Lezea idazleak, berbarako, bonbardaketearen ganeko argitaratu bako idazkia irakurriko dau.
Odol taldearen araberako dietea
2008-03-18 09:50 Jan edanakOrganismoa egoera onari eusteko dagozan dieta ugarien artean, odol taldearen arabera egindakoa be badago. Odol talde bereko personen ezaugarri komunak kontuan izanik, dieta honek odol-talde bakotxari hobeto egokitzen jakozan elikagaiak zehazten ditu. Elikagai batzuk besteen aurrean zelan lehenetsi be azaltzen dau.
'Ikusi eta Ikasi' programeak partaidetza marka guztiak hobetu ditu aurtengo edizinoan
2008-03-17 17:01 Euskerea berbagaiProgramearen laugarren edizino arrakastatsu honi amaierea emoteko, Pirritx eta Porrotx pailazoek umeen minbizia ardatz dauen 'Eskerrik asko' izenburuko ikuskizuna taularatuko dabe apirilaren 5ean, zapatua, (goizean eta arratsaldean) Bilbon, Kasillako Kirol Pabilioian.
Tashi Durmelej: ‘Txinak tiro bakarra be ez dau bota behar Tibet kontroletako’
2008-03-17 14:14 BidaideTibeteko monjea





















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...