Euskadiko Biodibertsidadearen Zentroa - Madariaga Torretxeak ingurumenaren mundu mailako eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2009-06-05 11:52

Madariaga Torretxeak Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna eta bere lehenengo urteurrena ospatuko ditu bihar, hilak 6. Helburua ingurumenaren eta biodibertsidadearen kontserbazinoak dauen garrantziaz kontzientziatzea da.

Madariaga Torretxeak Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna eta bere lehenengo urteurrena ospatuko ditu bihar, hilak 6. Helburua ingurumenaren eta biodibertsidadearen kontserbazinoak dauen garrantziaz kontzientziatzea da. Esangura horretan, padurako naturaz eta paisajeaz gozetako oinezko ibilbide gidatuak eta itsasadarreko bokaletik ibilbideak kanoan antolatu dira. Goizerdian, Txan magoak magia ikuskizuna eskainiko dau eta ondoren, Hortzmuga taldearen 'Superplast' kale antzerkia egongo da.

Arratsaldez, txikienek ingurumenari buruzko jolas zientifikoakaz eta eskulan tailerrakaz ondo pasetako aukerea izango dabe. Era berean, Madariaga Torretxeko erakusketa desbardinetatik bisita gidatuak eskainiko dira eta biodibertsidadearen kontserbazinoaren garrantziari buruzko informazinoa eskuragarri izango dabe, baita eguneroko bizitzan biodibertsiedadea kontserbetako zer egin leikien be. Aurretik izena emotea beharrezkoa da ondoko telefono zenbakian: 946 870402.


'Ni Biodibertsitatea Naiz'

Euskadiko Biodibertsidadearen Zentroa-Madariaga Torretxearen lehenengo urteurrena dala eta, 'Ni Biodibertsitatea Naiz' ekimenari hasierea emon jako bart. Ekimen honen helburua biodibertsidadearen kontserbazinoaren garranziaz ahalik eta persona gehien kontzientziatzea da, honek emoten deuskuzan ondasun eta zerbitzuetaz jaubetuz eta gure eguneroko bizitzan hobetu geinkezan jarreretaz ohartuz.

Ekimen honi hasierea emoteko ekitaldi bat antolatu da, zenbait persona ezagunek parte hartu dabelarik, besteak beste, Ana Urrutia, Andoni Aguirregomezkorta, Mari Puri Herrero eta Ismael Urzaizek.


Zer da biodibertsidadea?

Biodibertsidadea munduan dagoan bizi guztia da: lurrean bizi diran izaki, mikroorganismo, landare, animalia, habitat eta ekosistemen aniztasun eta aldakortasun izugarria; inguruan ikusten dozun guztia biodibertsidadea da. Zu zeu biodibertsidadea zara; bakarra egiten zaituen ezaugarri batzuk daukazuz, ganerako izaki bizidun guztiek bezela. Espezie bereko banakoen portaera desbardinak biodibertsidadea dira. Danak gara desbardinak, danak gara bakarrak, danak gara biodibertsidadea.

Biodibertsidadeak ahalbidetzen deusku egunero jatea, edatea, erropak janztea, gaixotasunak prebenidutea eta osatzea, paisajeez gozetea, e.a. Biodibertsidadearen menpean gagoz, eta ez bakarrik bizirik irauteko; bizikalidade hobea eukiteko be bai. Ezinbestekoa da biodibertsidadeari eustea; zaindu ezean, etorkizuneko belaunaldien ondarea asko pobretuko dalako.


Euskadiko Biodibertsidadearen Zentroa-Madariaga Torretxea

Euskadiko Biodibertsidadearen Zentroa-Madariaga Torretxearen Jakintza Arloaren eginkizuna Euskadiko biodibertsidadearen inguruko erabagiak hartzeko oinarri zientifikoa eskaintzea da. Arlo horretan, jakintza teknikozientifikoa bateratzea, sistematizetea eta sustatzea, jakintza horren garapenean laguntzea eta, horretarako, nazinoarteko aurrerapenik handienak erabiltea dira eginkizunak.

Euskadiko Biodibertsidadearen Zentroa–Madariaga Torretxea Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpeko Ihobe Ingurumena Kudeatzeko Soziedade Publikoak kudeatzen dau. Ihoberen helburua honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko agente guztiak mobilizetea, eta ingurumenaren eta personen bizi-kalidadearen etenbako hobekuntza lortzeko tresnak sortzea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu