Mondragon Unibersidadea da Euskal Autonomia Erkidegoan Bardintasun Plana garatu dauen lehenengo unibersidadea
2009-06-04 11:19Zentroak 2009-2011 Ekintza Plana diseinau eta arlo bakotxarentzako neurriak ezartzen hasiko da. Ezarri beharreko ekintzen artean, nabarmentzekoak dira langileak eta ikasleak genero bardintasunean preparetea, emakumeek kooperatibetan daben parte hartzea ikertzea eta hizkuntza ez-sexistearen erabilerea sustatzea gelan eta ikas-materialean.

Mondragon Unibersidadeko Enpresa Zientzien Fakultadeak Emakumeen eta Gizonen arteko Bardintasun Plana garatu dau, eta orain, ekintza plana lantzen dabil. Modu honetan, Mondragon Unibersidadea da Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo goi-mailako zentroa Bardintasun Plana abian jarten. Unibersidadeko arduradunen esanetan, 'oso garrantzitsua da bardintasunean heztea unibersidadean preparetan ari garen gizon-emakumeak, gure enpresetako eta kooperatibetako buru izango diralako'.
Esangura horretan, proiektua abian jarteko, Bardintasun Taldea eratu dabe. Taldea Enpresa Zientzietako bederatzi lagunek osotu dabe eta eurek gainbegiratzen dabe prozesu guztia. Taldeko koordinatzailea Eunate Elio da. Eliok azaldu dauenez, ekimenak fase desbardinak izango ditu. Hasteko, egoerearen diagnosia egin da, eta horretarako, aldagai kuantitatiboak eta kualitatiboak aztertu dira, hau da, zelan ulertzen daben bardintasuna langileek eta ikasleek. Jarraian, emoitzak aztertu eta hobetu beharreko arloak zehaztu dira ekintza planean, eta azkenik, prozesuaren hirugarren fasean, bardintasunerako neurriak ezarriko dira.
Mondragon Unibersidadeko Enpresa Zientzietako Fakultadean langileen % 50ek hartu dau parte prozesuan. Eulate Eliok azpimarratu dauen legez, 'parte hartzea handia izan da eta era askotara gauzatu da. Batzuk bardintasun taldean egon dira, beste batzuk eztabaida taldeetan ibili dira, eta azkenik aurkezpenetan-eta egon diranak be badira', gaineratu dau.
2008ko amaieran, diagnosia egin eta ekintza-plana zehaztu zan. Diagnostikoan, hobetu beharreko lau arlo dagoz eta ekintza planeko neurriak aitatutako lau arloetan oinarritzen dira. Hona hemen arloak: bardintasunari buruzko sentsibilizazinoa eta prestakuntzea, bizitza personala, familiakoa eta lanekoa bateratzea, emakumea kudeaketa-organoetan egotea sustatzea eta hizkuntza ez-sexistea erabiltea.
Gauzak holan dirala, zentroak 2009-2011 Ekintza Plana diseinau eta arlo bakotxarentzako neurriak ezartzen hasiko da. Ezarri beharreko ekintzen artean, nabarmentzekoak dira langileak eta ikasleak genero bardintasunean preparetea, emakumeek kooperatibetan daben parte hartzea ikertzea eta hizkuntza ez-sexistearen erabilerea sustatzea gelan eta ikas-materialean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!