Klima-aldaketeari buruzko monografikoa dakar Elhuyar aldizkariaren bagileko aleak

Bizkaie! 2009-06-03 18:24

Bagilaren 5ean, Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da, eta, aurten, klima-aldaketea izango dau gai nagusia. Hain zuzen be, Your Planet Needs You — Unite to Combat Climate Change leloa aukeratu dau Nazino Batuen Erakundeak, klima-aldaketeari aurre egin beharraz hausnarketea eginarazoteko.

Bagilaren 5ean, Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da, eta, aurten, klima-aldaketea izango dau gai nagusia. Hain zuzen be, 'Your Planet Needs You – Unite to Combat Climate Change' (Planeteak behar zaitu; batu klima-aldaketeari aurre egiteko) leloa aukeratu dau Nazino Batuen Erakundeak, klima-aldaketeari aurre egin beharraz hausnarketea eginarazoteko. Hori atxakiatzat harturik, Elhuyar aldizkariko erredaktore-taldeak klima-aldaketeari buruzko monografiko bat landu dau bagileko alean.

Izan be, alde guztietatik heltzen jakuz klima-aldaketearen hotsak, eta edonon ikusten doguz horren gaineko irudiak. Hainbeste, azkenerako, gatxa egiten jakula jakitea benetan zer pasetan dan, edo zer dakigun jazoten dan horrezaz.

Bagileko zenbakian zailtasun horreetan barrena mobiduteko tresnak landu nahi izan ditu Elhuyar aldizkariak, eta ondoko galderak erantzun: zelan neurtzen da? Zenbateraino gagoz seguru? Nork neurtzen dau? Zer da hainbestetan entzuten dan IPCC erakundea? Eta Euskal Herrian sortutako BC3 zentroa? Zelan egiten dabe lan? Funtsik ba al dabe zientzialari eszeptikoen argudioek? C02-a da dana? Sortu da negoziorik klima-aldaketearen epeletan? Isurketa-eskubideen burtsaren kontu hori zer da? Klima-aldaketea eragozteko itsasoak burdinez ongarritzeak edo Lurraren inguruan ezkutu islatzaile bat jarteak ba al dauka zentzurik? Eta zilegi da? Zein da gure ardurea? Ez ete geubke hasi beharko neurri zorrotzak hartzen populazinoa kontroletako? Eta galdetzen hasita, zer salbau nahi dugu egiaz, eta zer dago benetan arriskuan? Planetea... Geu?

Bestalde, gogoratu maiatzean Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkaria erabarritu egin zala. Itxura aldetik, diseinu eta formatu barriak ditu, eta edukietan be badira aldaketak: informazinoa eskaintzeaz gan, zientzia eta teknologiako gaiei buruz hausnarketea egiteko aukerea emoten jako irakurleari. Bagileko alean, klima-aldaketeari buruz hausnartu ahal izango dau irakurleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu